 |
|
 |
 |
|
Antonio Arzak
Iztuetaren esan bat
Mundu guztiak daki Euskal-Errian zeñen euskaldun ona zan Iztueta; mundu guztiak daki ere zer liburu ederrak izkribatu zituen gure probintzi Gipuzkoaren izaera kondairatuaz, eta lur maite ontako dantza zar antziñakoak zer nola dantzatu bear ziran esanaz.
Gauza jakiña da, ala berean, dantza zar oetarako griña aundia izandu dala Euskal-lurrean antziña-antziñako denboretatik; eta berak dantzatzeko gizaldi ontan izandu diran maisurik onenetako bat Iztueta zala.
Baña askok ez dakitena, noski, da Iztuetak bere azkenengo orduetan zeukan sosegua eta erriko oituren oroitza. Orregatik, ongi izango da emen agertzea, Zaldibiako errian, bertako bi seme euskerazaleen artean gertatu zan au.
Bi euskerazale oetatik bat zan Iztueta; bestea, Lardizabal, apaiz jaun birtutetsua eta euskal liburu ederren egillea.
Zegoen Iztueta eriotza gañean zuela; eta Lardizabal, berari ongi iltzen laguntzeko, aldamenean; eta aditurik onek antsiaz ari zala isildu gabe Iztueta gizagajoa, galdetzen dio:
Juan Iñazio, zer dezu? Penaren bat al dezu, orrela antsiaz aritzeko?
Zer dedan esaten dit, Jauna? Nola nai ez du penatzea, ni ill ezkero ezpada gelditzen Euskal-Erri-ko plazak onratuko dituen gizon bat?
Euskal-Erria, 1887.
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |