Iltzen bazaigu Ama Euskera, euskaldunak illak gera


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Arzak Antonio »  Iltzen bazaigu Ama Euskera, euskaldunak illak gera

Antonio Arzak



Iltzen bazaigu

ama euskera,

euskaldunak illak gera!



(Moldaera au izandu da saritua Irungo Euskal Festetan, urrestalitako zillarrezko medalla batekin, Naparroako Euskal Elkargoarengandik.)



1
Zer ikus
ten det urruti artan
biotza pusketan joanik?
Zer ekaitz illun ikaragarri
dator, euskaldunak, andik?
Ai, esatea libre banuke
esango nuke, bai, pozik,
baña penetan bizi gaitean,
supri dezagun ixillik!

2
Ixillik atzo, ixillikan gaur,
ixillik bigar ta etzi,
ixillik beti, kantatutzea
ez degulako zillegi;
ordu txarrean gure artean
giñalako, ai, berezi,
anaiak bear genduelarik
len, orain, gero ta... beti!

3
Naigabe pisu leor-leor bat
doakabe ark dakarkit,
negar egin nai, baña malkorik
bat bakarrik ez datorkit;
len ixuriak ditut guztiak,
dar-dar gorputza dabilkit,
eraso beltza badator eta
Euskal-Erria... zabiltzkit!

4
Lengo oitura miragarriak
zar eta maitagarriak,
gure aitonen aitonetatik
Jaunak guri biraliak,
denbora joanik beti berriak,
beti txit arrigarriak,
nora dijoaz? Nola ta noizko?
Au lotsa, anai maitiak!

5
Gure semetxo eta aitonen
erdian gaude jarriak,
aek seaskan, oek zerutik,
guri begira guztiak;
eta guk norontz geren begiak
daukazkigu ipiñiak?
Zorigaiztozko lotarki batek
dauzkigu oso itxiak!

6
Gauza tristea, paregabea
da gaur nere dolorea:
semeak aita ikusten du ta
aitak ez berriz semea!
Al balitz aitak gaurko egunean
seaskara begiratzea,
izango luke bere biotza
su bizi baten labea!

7
Baña itzali zuen su bizi ura
etsaigo negargarriak,
miñak izanik esan ditzagun
garbi ta soillik egiak;
euskal biotzak sentitzen ditu
eriotzaren sugarrak,
odol-ustu zan, au nere miña,
nere erritar laztanak!

8
Euskal-Erriko semeak, esna,
altxa gaitean gaur bertan,
ara aurtxoak guri begira
seaskatxo otz-otzetan!
Ama non degu, Ama Euskera?
Ara an txokoan, penetan!
Iltzen bazaigu illak gera ta
illak aurrak seasketan!

9
Bai, gure Jauna, ill bitez orain
Ama ez ezagutzekotz,
gu bezelako esker gaitozko
seme txarrak izatekotz,
gure legea, paregabea,
oñperatzera jartzekoz,
berak galdurik beren Amari
bizia galtzen uztekotz!

10
Guk, gurasoak eta semeak,
gaurko euskaldun erbalak,
zer erakusten diotegu? Ai!
Non dira euskal oiturak?
Eraso beltza badatorkigu,
azitzen datoz aurtxoak,
oitura on aek badaramatzi
berekin Ama gaisoak!
11
Gu, gurasoak eta semeak,
zentzu apurrik gabiak,
euskal izkuntza eta oituren
galtzalle lotsagarriak.
Bereak ditu gure animak
sekulako lotarkiak?
Etzaituzte gaur esnatu bear
Amaren azken antsiak?


12
Ezta batere! Ezta batere!
Ill bedi triste beingoan;
ez gerade gu bere semeak,
ez gaude euskal lurrean!
Au esan eta odei lodiak
agertzen dira zeruan,
eta aurtxoak joan nai luteke
amon onaren kolkuan!

13
Ama joan zaigu, baña umeak
emen gelditzen zaizkigu,
ai dira anditzen eta erasoa
alderatzen datorkigu;
odei lodiak, beltz-beltz egiñik,
argia digute kendu,
eta dunbotsa turmoiarena
nunbaitik aditzen degu.

14
Kantauriako kosta guztiko
itsasoaren orrua
dator ondoren, irentsi naian
Euskal-Erri izandua,
garaintzi nairik mundu danari
Jaunaren lege santua,
zeñek danari esaten dion:
“Onra zazu gurasua”.

15
Aur txiki aek gizon egiñik
biurtzen zaizka aitari,
“Aita gaiztoa ―esan diote―,
utzi zenion amari!
Saldu gaituzu, zu galdu zera,
orain negarrak ugari;
bazenekizun, aita gaiztoa,
etziñala ondo ari”.

16
Bai! Atzo ill zan ta gaur emen dator
eraso beltza gañera;
beiñ damutu ta piztu zenduen,
joan ziñan berriz atzera.
Urte oetan ibili zera
beiñ batera, beiñ bestera,
baña azkenik ill zaigu eta
goazen guztiok lurpera!

17
Aizea ere usteldu da ta
ezin arnaserik artu,
aita-semeak lurra jo dute,
nai baña eziñ altxatu!
Estutzen dira, aitak orduan
nai tu semeak salbatu,
eta semeak madarikatzen
aita nai dute urratu!

18
Odeiak ontan lertzen dira ta
negarrez dago zerua!
Euskal-Erria izandu zana
beltzez jantzia, galdua!
Esker gaiztozko bere semea,
len gozoro bizitua,
ill nai ta eziñ ill zorrotz batekin
damuak arantzatua!

19
Ai! Lurrak berak du Ama ill ura
guk baña geiago maite,
Ama ark onra eman ziola
beste Lurrak badakite;
joan nai du, bada, arren atzetik,
urak estaldu lezake,
sar bedi bada Done-Joanetik
Santander jotzera arte.

20
Diz-diz tximistak, marru turmoiak,
orro itsaso ederrak,
estal ditzazu euskaldun lurrak,
etsaigo gaiztok galduak;
adio orain, agur betiko
atsekabe emengoak,
barkatutikan Berarengana
gora gaitzala Jainkoak!


Euskal-Erria. 1881.
Revista Euskara, 1881.







     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org