|
Antonio Arzak
Errege ta bere amari
agur (1)
1
Seaskatxo bat dago
gaur Euskal lurrean,
Españia daukala
kulunpen artean;
ta alargun triste bat
an bere oñean
ageri da, pensatzen
etorkizunean!
2
Nork ez ditu agurtzen
ama ta semia,
beti izandu bada
euskaldun legia,
ikusirik aurrean
pena ta antsia,
biotzeko atia
oso zabaltzia?
3
Lo, umezurtz txikia,
aur inozentia!
Zuk ez dakizularik
zera erregia,
zure egitekoa
izanik guztia
aingeru txikiakiñ
amets egitia!
|
4
Baña zeñen aundia
dan Probidentzia!...
Or daukazu ama bat
birtutez jantzia,
zaitutzen zure loa,
zure asnasia,
gero erakusteko
zeruko bidia!
5
O!... Nik ikusten zaitut,
bigar esnatzean,
besotxoak amari
farrez luzatzean;
ikusten zaitut, amak
begiratutzean,
zure antzan aita, ai!,
ikusi naiean.
6
Ikusten zaitut, aurra,
izketan astean,
mundu bat gauz amari
goxo kontatzean;
amak, txoraturikan,
musuka jatean,
biotz puskatuaren
kontra estutzean! |
7
Begira tristeari
zu ziñatutzean
zeruetan dezula
aita esatean!!...
Ta beiñ eta bi bider,
ixill, malkopean,
zure ezpañtxoetan
gurutz bat jartzean!
8
Azi zaitez, gax’ori,
onen itzalean,
onratzeko gero, bai!,
gizon egitean;
bestela, amarekiñ
diot nik batean:
ega zaitez zerura
aur zeran artean!
9
Gurutzea da gure
konsolagarria,
zure amak badaki
au dala egia!
Autsa da emen beko
izate guztia,
baña Ark eskeiñtzen du
mundu bat obia!
|
10
Begira Españia
ta Euskal-Erria,
begira Amerikak
ta mundu guztia;
denetan ageri da
goien ipiñia
Biziaren Arbola,
gurutze maitia!
11
Ta denbora berean
daukazu gordia
or, zure kolkotxoan
amatxok jarria.
Zer gauza samurra dan
orla ikustia
alargun-umezurtzak
eta gurutzia!
12
O!... Begira zaiezu,
nere Donostia,
beti izan zerana
txit erri noblia;
bizi bitez birtute
ta inozentzia,
bizi bitez erregiñ
eta erregia! |
Donostian, 1887-ko Aboztuaren 14-ean.
Euskal-Erria, 1887.
La Unión Vascongada, 1891 -VII-18.
(1) Con motivo de la llegada a esta Ciudad de SS. MM. el Rey Don Alfonso XIII y su augusta madre la Reina Regente Dª María Cristina, nuestro Director tiene el honor de dedicarles las siguientes poesías. (Euskal-Erria-ren adierazpena.)
|