Maite!


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Arzak Antonio »  Maite!

Antonio Arzak



Maite!



(Juan Venancio Araquistain jaunari)



1

Erretxiñol zaudena
sasian kantari,
zer esaten dizkatzu
zure kabiari?
Maitasuna dario
maiatzak ugari,
sortitz osoak dio
agur Mariari!


2

Lurra loak artu du,
dena dago ixill,
zure lagunak daude
arboletan bill-bill;
arrats aize biguñak
osto bat ez dabill,
badiruri munduan
guztia dala ill!


3

An dator illargia
gauba edertzera,
ta loreak dijoaz
amets egitera;
izarrak aitorturik
zuri aditzera
aingeruak zerutik
dirala atera!
4

Ordu au aukeratzen
dezu mintzatzeko ,
ta da, iduritzen zait,
neri esateko
emen beko gauzetaz
oso aztutzeko,
amorioa zer dan
nigan sentitzeko!


5

O nere mandatari
konsolagarria,
maitatzeko jaioa
zeraden txoria!
Ni ere ala nazu
onat etorria,
amaika malkorekiñ
amatxok azia!


6

Esan: nork eman dizu
dezun eztarria?
Zure musika orrek
non du, non, sortzia?
Zer da zuk arriturik
gizona uztia?
O... zeñ aundia zeran
izanik txikia!


7

O nola dan baneki
nik zure mintzoa,
otsezti miragarri
paregabekoa!
Baña txoragarriro
zuk esantakoa...
nere animarentzat
da misterioa!
8

Agur, bada, txoria,
segi, bai, kantari,
beregan pensatzera
deitzen gizonari;
belauniko jartzen naiz
ni Egilleari,
kanta guztien kanta
da otoitz Jaunari!


Euskal-Erria, 1887.







     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org