Bi amak


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Arzak Antonio »  Bi amak

Antonio Arzak



Bi amak



(Emengoari)



O Birjiña Maria!
Aurra nitzanean,
zutaz itz egiñ zidan
amak magalean;
geroztik... zenbat gauza
nere biotzean!
Zenbat, dena nerea
dan amarenean!

***

Gaur berriz, a!,... goizero,
xartzen ikustean,
te bere kopetean
ezpañak jartzean,
“Ama! ―esaten diot―,
nik bart arratsean
bi ama nituela
amets egin nuen:
bat zeruetan eta
bestea, zu!, emen;
bietan zeiñ geiena
maite ez nekien,
ta zerukoak zidan
orduan esaten:
“Nork erakutsi zizun
ni orla maitetzen?
Zoaz ta maite zazu
ura ni baño len!
Eta esan zakitza,
konsola dedien,
zeruko goi oetan
zenbat maite duten!”
O ama!... Asirikan
zuri au kontatzen,
nere pozak itorik
nitzan, ai!, esnatzen.”


Euskal-Erria, 1889.







     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org