Gaiarre!


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Arzak Antonio »  Gaiarre!

Antonio Arzak



Gaiarre!



Zeruko atietan
kantatu du:
Miserikordia!
San Pedrok, txoraturik,
idiki du
bertatiak atia;
aingeruak pillaka
bildurikan:
“Zein da kantaria?”
galdetzen dute, eta
etortzen da
Amatxo Maria.
Gaiarrek berriz ere
kantatzen du:
Miserikordia!
Ta zeruak dirudi
Orduantxe
zeru bat obia!
Lurrean, ai!, gizona
arkitzen da
miñez ta tristia;
zure seask izan zan
Euskal-Erri
aiñ maitagarria,
ageri da elurrez
estalia,
bakar ta txuria;
igartua loria;
basoetan
ixillik txoria;
t’otzak iya illian
Erronkalen
bildostxo txikia.
Bee negargarria da,
gaurtandikan,
dan kanta guzia!


Donostian, 1890-ko Illbeltzaren 3-an.
Euskal-Erria, 1890.







     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org