 |
|
 |
 |
|
Antonio Arzak
Otaegiri
(1)
Eziñ arkitu det nik, adiskidea,
bear dan itzikan, kantatutzeko
zure bizitz eder ta pakez betea.
Euskal-Erriarentzat ziñan guztiya;
nork ez du gogoratzen euskal-lurrean
zure kantu bikañen indar biziya?
Kantu ederrak dira zure kantuak;
baña kantuak baño ederragoak
ziran, oraindik, zure sentimentuak
Bestela galde, galde, Ondarrabiyan,
nola itz onak eta egintz obeak
zabaltzen zenituen zeunden tokiyan.
A zeñen gozoa dan gogoratzea,
gelditzen geranean lagun bat gabe,
zala bera Jaunaren maitatzallea!
Zer da gure bizitza?... Itzala, kea:
jaio, azi ta laster ill... ala nola
jaio ta igartu oi dan kanpo-lorea.
Baña lorea emen gelditutzen da:
gizona ez, ordea: bere anima,
Jauna maitatu badu, zeruratzen da.
Ara joango ziñan zu, lagun maitea;
nola ez, baldin beti bizi baziñan
Guadalupeko Amak ongi gordea?
Eta zure gorputza lurperatu da
bere mende gozoan: gurutzepean
malkoz estalirikan ezkutatu da.
Eta zer malko eder maitagarriyak
zure ikasletxoai sortutakoak!
Oek bai diradela gozagarriyak:
Eleizaren otoitzak t’aurren malkoak!
|
Euskal-Erria, 1890.
(1) Klaudio Otaegi (1836- 1890) euskal idazlea il zanean mol-datutako olerkia. Otaegi jauna Zegaman jaio zan, bañan Onda-rrabian egin zuan bere denborarik geiena, eta bertan il. Eskola maisua izan zan. (A. Z.)
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |