Bertso egillea


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Arzak Antonio »  Bertso egillea

Antonio Arzak



Bertso egillea



Zu, zeiñ da gizon ori
orren arlotea?
Txoro gaixo bat, utsa,
bertso egillea!
Ez dakiena zer dan
aberastutzea,
eta mundu onetan
ondo bizitzea,
txoriak bezela du
ixilltzen gosea.
O zu, gizon aberats,
jakintsun emea!
Ezpadezu mudatzen
munduko legea,
t’egiñ biotzik gabe
aurra jaiotzea,
gertatuko da gero
aur ark maitatzea,
tortolloa bezela
urrungaz illtzea.


Euskal-Erria, 1890.







     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org