Bi aurrak


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Arzak Antonio »  Bi aurrak

Antonio Arzak



Bi aurrak



(On Manuel Antonio Antia,
Urnietako erretore jaunari)



Alargun pobre baten
besoetan,
txuri ta flakua
ikusi nuen atzo
aur txiki bat,
umezurtz gaxua!
O!... Eramaten zion
maiz kolkora
bere eskutxua,
bildotx batek bezela
billaturik
amaren berua;
t’amak ematen zion
beiñ ta berriz
musu txit estua!
Zenbat ta zenbat pena
musuetan
zijoan bildua!

***


Beste aur bat, kontentu,
inguruan,
zebillen jostatzen;
bere begi ederrak
aur tristean
asi ziran jartzen;
gero, ondora joanik,
jostalluak
zizkan erakusten,
eta abiatu zan,
andik laster,
goxuak ematen.
Orduan far-irri bat
umezurtzak
zuen, ai!, ixurtzen,
ta aur pozgarri ura
alargunak
malkoz bedeinkatzen!

***

O aberatsen aurrak,
azi beti
pobreak maitatzen!


Euskal-Erria, 1890.







     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org