Bi loreak


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Arzak Antonio »  Bi loreak

Antonio Arzak

Bi loreak

(Larreta-Azelaingo Joakini)



Lore polit bat, libre jaioa,
arkitzen zan bart gel ederrean,
ta gau-erdia ia zalarik
milla kandelen argi tartean,
denak esanaz: “Zer primorea!”
begiratutzen ziotenean.

Loretxo arren laguna zana
kanpoan zegon ordu berean;
bere kandela illargia zan,
perlaz jantzirik, bakardadean;
eta gorderik an,... ostopean,
txori kabi bat aldamenean.

Eguna dator; lenbizikoa
muker-mukerra degu topatu;
ta bigarrena zeñen gozoro
txori txikiak duten esnatu!
Zer esan nai du kontutxu onek?
Ez dezu oraindik, Joakin, asmatu?




Euskal-Erria, 1890.







     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org