Etzait aztuko!


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Arzak Antonio »  Etzait aztuko!

Antonio Arzak



Etzait aztuko!



(San Juan bezperako otoitza)



Gab’erdia zan:
mendi-mutillak
etorri ziran
etxe atera,
bertso-kopletan
eskerrak neri
kantatutzera:
“On Antoniyo Jaunari gatoz
eskerrak gaur ematera,
ari dalako alegiñean
zabaltzen gure euskera”( 1).
O koplariak!

Nere erritar
maite maitiak!
Zuen kantetan
etxe danetan,
zelai ta mendi
ta bideetan,
gau eta egun
poz eta penaz
mintza euskeraz!
Zer Fuero ta zer...
itzegitekotz
gero erderaz?


Euskal-Erria, 1891.



(1) San Juan arratseko kantaren doñuban. (Euskal-Erria-ren oarra).





     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org