Amerika-ren agertea


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Arzak Antonio »  Amerika-ren agertea

Antonio Arzak



Amerika-ren agertea



(Ango nere anaiai)



Eskuiera mendiya,
ezker itsasua,
oñetan arroka bat,
gañean zerua...
Kolon, zuri euskaraz
kantatzera nua,
egin nazazu argi,
nere Jaungoikua!

Erriz erri zebillen
arlote, pobria,
jakintsuak txorotzat
ondotik botia;
ta... zuri zor dizugu,
o gizon aundia!,
Jainkoaren urrena,
mundu bat berria!

Rabidan, konbentuan,
jorikan atia,
Marchena izandu zan
zure gidaria;
t’Isabel Katolika
laguntza guztia,
eraman zenezazun
ara gurutzia!
O zenbat edertasun
eta zer gloria!...
Agur biotzetikan,
Ama Españia!
Orain bazaude ere
naigabez betia,
zure kondaira zarra
da paregabia!

Ondo merezi dezu,
nazio noblia,
munduko erri denak
agur egitia.
Zer, ezpadezu lengo
indar ta urria?...
Utsa: zu bizi zera
onraz estalia!

Ta begiratzen badet
euskaldun lurrera,
“Kolon! -ots egiten det-,
zu gurea zera;
sartu bestela gure
mendiyen tartera,
ala dan edo ez dan
ezagututzera”.


Pozaz edo penazko
neskatxen kantua,
karta baten zai dagon
amaren lantua,
amonen erregua,
mutillen bertsua,
guztiyak dauka lurriñ
Amerikakua.
T’entzunik Kantauriko
bagaren arrua,...
Aitzgorri, Aralarko
aizien txistua,...
danboliñ,... zortzikua,...
pelota soñua,...
ai!... ango anaietan
det pensamentua.
Artu zazute, artu,
laztan bat estua!


Donostian, 1892.an, Agertearen 4-garren eunkian.
Euskal-Erria. 1892.







     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org