|
Antonio Arzak
Boga!
(Ondarroako arrantzaleai)
Orro, zoramen, negar
denak ixildurik,
gab’erditikan gora
ginjuazelarik,
jira bat eman nuen
or, kaie zarretik:
etzan ezer entzuten,
etzan baga-otsik.
A!... Itsasua bera
zegon lotsaturik!
Leio tarte batetik
kandela pixtua
nabaitu nuen; gela
zan guztiz estua,
ta barrendik zetorren
antsi, zizpurua,
aurtxo inozentien
algaraz nastua...
biyotzik gogorrena
erdibitzekua!
|
“Itzali argiya, ama,
ez dator aitatxo;
ama, ez negar egiñ,
guk asko maiteko!”.
T’amak zion doi-doia:
“Egiñ lo, egiñ lo!...”,
eroturik bezela
esanikan gero:
“Jauna, ez ditezela
esnatu geiago!”.
Ta urrengo goizian...
eta urrenguan...
o nolako tristura
esnatzerakuan!
Ta zer suerte beltza
famili gaxuan,
arkituko ezpalitz
gaur gure onduan
askoren malko-zapi
Donostiakuan! |
Luis Karril ta lagunak:
ez adiorikan!
Zuen itzal maitia
juan zan emendikan.
Baña... lo, umezurtzak
seaskatxuetan;
etzaizute faltako
zuen egunetan
aitaren ordeko bat
donostiarretan!
|
Boga, donostiarrak,
alderatzen gera...
Boga, ondarroar ta
guztiok batera
zeruko estropara
irabazitzera!
Noizpait Karril ta bere
mutillen antzera...
Jaunaren eskuetan
animak jartzera!
Boga karidadian!
Aurrera!... Aurrera!...
|
Euskal-Erria, 1892.
|