Eskutitz bat


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Arzak Antonio »  Eskutitz bat

Antonio Arzak



Eskutitz bat (1)



(Jose Zapirain adiskide leialari)



Ergobiya aldeko
sagardotegiyan
izandu omen ziran
joan dan jayian:
bertso pilla botarik
atari aurrian,
patxar’ederrian,
txinparta tartian,
pitxar bat edo beste
edan ondorian,
ez da bat jartzekorik
zure parian.
Bejundaizula, Joxe;
griña jatorrian
euskara zabaltzeko
lege onian,
saia zaitez orrela
lagunen artian,
umore onian,
urte bakoitzian,
sagar arbola zarrak
lora berritzian,
pozik bizi gaitian
gure lurrian.


Eskumuñak Pellori,
baita Batixtari,
Olegario, Gaztelu
ta Txintxuari; (2)
denak aitortzen dute
zerala gidari,
tajuz oñ emanlari,
non bikañ kantari,
bertsolari guztiyen
jaun ta garailari;
agur, Joxe, aurrera
ari ta ari!


Euskal-Erria, 1902.



(1) Praiskutxo-ren doñuban kantatzekua. (Egillearen oarra)
(2) Garai artako zenbait bertsolariren izenak dira auek. (A. Z.)









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org