 |
|
 |
 |
Zazpigarren irudia
VII
Inazio eta Agustin
|
Inazio Ederra iruditu al zaik?
Agustin A, marrajoa! Ez al diok begiratu?
Inazio Nik?… Segadan, poparean, andara bizian joan duk eta.
Agustin Eta… eta? Hik ez didak ziririk sartzen gezur eta abar, Inazio, hi horren usainean habil izurdea bokartaren bezala; horrengatik hengoen hemen zain; hargatik, ikusi duanean, zuri-zuri egin haiz katuarrainen modura; goazen, goazen, Praixkuenera.
Inazio A?… Txintxueneko baserrian hasi omen duk sekulako sagardoa.
Agustin Orduan, sekulakoa bada, ez duk behin ere ahituko.
Inazio Hi beti iguala!
Agustin Bai, nahi eta nahi ez.
Inazio Egia.
|
|
|
|
|
 |