 |
|
 |
 |
Zortzigarren irudia
VIII
Lehengoak eta Pedro (hau ondo jantzia)
|
Pedro Kaixo, jaunak.
Agustin Ongi etorri, Pedro.
Pedro Zuek, arrantzaleek jakiten duzue sagardo ona non dagoen eta ikusi zaituztedanean, galdetzera etorri naiz.
Inazio Gaur jakin dugu Txintxueneko baserrian hasi dela txotx berria.
Agustin Bai; honek esan duenez, sekulakoa omen da eta oraindik inork edan gabea.
Pedro Hauek esaerak! Beti bezala, umorekoa zaude.
Inazio Hau ez al daki zein den?
Pedro Bai, bai!, ongi, ongi; eta zein aldetan egiten da baserri hori?
Inazio Esan digutenez, galtzada luze pasa eta eskuin aldera dagoen etxea omen da; bere bolatoki eta guzi, zelai ederrak eta leku alaiak omen ditu bere inguruan.
Agustin Gu ez gara behin ere izan baserri horretan baina Jaungoikoak nahi badu, guk bezala, gaur goiz xamar itsasotik etorri eta arratsalde guztirako joan behar dugu.
Inazio Honezkero Praixkuenekoekin pasa beharko dugu.
Pedro Eskerrik asko, Jaunak; agur.
Biak Agur, Pedro; ondo ibili.
Inazio Goazemak gu ere beti hemen egon gabe, honezkero sagardoa hozten zagok.
Agustin Ostu, zeinek, lapurrak?
Inazio Beti igual; goazen, goazen. (joanaz)
Agustin Eta han egingo diagu fondo; hara esan nik orain ondo. (joaten dira)
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |