16. irudia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Artola Pepe »  Lehorreko arrantzalea »  16. irudia

Hamaseigarren irudia

XVI

On Juan eta Pedro

(On Juan sartzen da txalekoa askatuarekin eta eskuan itzalgaia)
On Juan Arratsalde on, Pedro!

Pedro Hala berean dezala berorrek ere, on Juan. Hemengo aldi?

On Juan Bai, eguraldi ona dago eta, jiratxo bat egin denbora paseaz.

Pedro Nahi du sagardo ona edan? Aterako dut, nahi badu.

On Juan Ez, ez; eskerrik asko; ezer jan gabe, ez dut ohiturarik, eta jan eta ere gutxi, baso pare bat gehiegi ditut arratsalde guztirako; ez zalea ez naizelako, baizik ezin dudalako.

Pedro Berorrek balezake, bada, diruduna eta…

On Juan Ez da hori kontua; gaitz egiten didalako.

Pedro Orduan, nahi badu, goian sukaldean bixigarri pixka bat eskatuko dut.

On Juan Ez, ez; lan hori ez hartu niregatik; neroni igoko naiz. Bidez, etxeko andreari diosal egingo diot. Goazen, Pedro, zu ere igo zaitez; elkarrekin denbora atseginduko dugu hobeto.

Pedro Nahi duen bezala. (hizketan joaten dira)






     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org