23. irudia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Artola Pepe »  Lehorreko arrantzalea »  23. irudia

Hogeita hirugarren irudia

XXIII

Inazio bakarrik

(irteten da sagardotegitik)
Inazio Hau lanbide penagarria! Kulubizen antzera dakart burua. Zer hutsa naizen! Zorionaren oparotasunez betea aurkitu naiz, nire bihotz zurrupagarriaren ondoan, hitz bi barrengoak esateko asmo osoan alderatu naiz, kolpez nire asmoa berari esan nahian eta… bakartasunean zerbait esateak beldurtu nau; gero norbait etorri da eta orduan, ez zitzaidan ondo iruditzen esatea. Desiratzen nuen berriz bakarrik gelditzea, eta bruma jartzen zitzaidan; pentsatzen nuen edan eta gehiago bizitu edo piztuko nintzela; edan eta alferrik! ezin inola! (sagardotegira begira) Gaixoa! ez dakizu nik zenbat sufritzen dudan zugatik… bai, zugatik. Berak eman dit ogi gainean jatera zihoan puska, zer amodiorekin! Bazirudien ogi gainean bere bihotza ematen zidala! Eta nik orduan hartu eta goxo-goxo begiratuaz esan diot “eskerrik asko”; zeinak erantzun didan: Barkatu gutxigatik, ahal banu, emango nizuke dudana eta ez dudana. Ia haur bat bezala negarrak txuliatu nau eta hasi naiz malkoak ezin gorderik, lehertuko ez banintzen, alde egin behar izan dut lagunen aitzakian. Noan ostera… baina ez! ez naiz joango… baina… bai, joan egingo naiz; itsaso txarrari ere gogor egiten zaio, eta nik ere barrengo beldur gogorrari, gogorrago egingo diot. Noan, den bezala nire asmo on hau esatera… Bai; gauzak hasiz gero, ahal den lehenena egin behar dira…

Han egongo da gaixoa, gau tristean izar dizdizaria egoten den bezala, bakarrik estalpe ilunean, eta zenbat eta iluntasun gehiago inguruan, orduan eta dizdirasun eta argitasun gehiago eginaz.

Ezin egon naiz soseguz, olatutan, baga handi tartean nabilela iruditzen zait.

(gora begira) Aingeru guardakoa, arren! lagun iezadazu indartzen fede oneko pauso hauetan.

(sagardotegira sartzera doala irteten da Agustin etxetik)






     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org