|
Ustez Laguna Detan. Pepe Artola
1
Ustez laguna detan
zapatagilliak
tintatuak daukazki
bere illiak,
erakutsi naiko’itu
abillidadiak,
gala-azten ez badizka
debilidadiak,
baño edadiak (1)
galdu dizka biak,
len zitun obiak,
ajolagabiak,
lagun ederra dauka
ori andriak.
|
2
Zapatari zar orrek
daukarren bentaja:
aguarua izatia
asko eranda;
entero mozkortzen da
bestiak emanda,
eziñ altxaz lurretik
or dago etzanda,
etxera juateko
andria emen da,
eskallerak iyotzen
bakarrikan an da,
goi goitik erorita
beraño juan da.
|
3
Lenguan bere dendan
lan gabe zeguela,
soñuak aitu zuben
nai etzubela:
bere gosariyekin
zeukan kazuela
arrika utzi ziyoten
tortilla bezela,
intentziyoz gero
altxa zan garboso,
eziñ ankik jaso
emateko pauso,
erorita bertan zan
golpatu oso.
|
4
Urrengo egunian
jaikitzen danian,
eziñ eraso diyo
iñork lanian;
jaikitzen dan orduan
aurren aurrenian,
aguardienta eratera
zuzen zuzenian,
beti zurrutian,
lagunen artian
ibiltzen da bere
buruen kaltian,
atzo eraman zuten
karro batian.
|
5
Andre mozkorra dauka
ta ezta misteriyo,
gizonen leziyuak
dala meriyo;
tragatuko lituke
golpez bi erriyo,
lotsatu gabetanik
seriyo seriyo,
illiak jariyo,
erropa dariyo,
eziñ ditu iyo,
gelditu da yayo,
orrelako mozkorrik
ezta iñon jayo.
|
6
Zapataritzan lana
badauka polliki,
bañon zurrutian
nayo du ibilli;
arrek izan ezkeroz
pesta bat edo bi,
billatzen du zurruta
non egiñ ugari,
errepara ongi,
ote zaigun jarri
gizarajua ori
tripaz guri guri,
pelota aizezkua
dala diruri.
|
7
Kalera irtentzian
lenbiziko lana,
sagardoz betetzera
lagunengana;
bete bete egiten da
mozkor kapitana,
ta bueltaka erortzen da
kupelarengana,
balantza ugari,
barkua diruri,
or dabill igari,
mozkor andi (y ) ori,
zaldi zarren gisara
or da erori.
|
8
“Mozkorren kapitana”
izen goitiya du,
ori sortu diyonak
talentua badu;
zapataitzan dirurik
baldin artzen badu,
etxera bueltatzeko
konturikan ez du,
erremientak saldu,
dirua artu du,
dena du gastatu,
burutik da nastu,
emaztiak etxian
artu nai eztu
|
17 Noviembre 1882
Publicada en venta pública.
(1)
entero da txarra
zapatari zarra,
zikiña bizarra,
okerra bizkarra,
begitik dariyola
beti makarra)
|