|
Pepe Artola. Ustez Laguna Detan
|
Txapilloren Andria (Zelestinari)
|
Teatruan beste batekin izan zanian
(Prinzipalian)
1
Zelestina lenguan
teatro txikiyan,
emakume batekiñ
umore aundiyan,
musikuari beida
fanfarroikeriyan,
suelto ibilli ziran
deabrukeriyan.
|
2
Lasai egiten zuten
bi andriak farra,
batek irrintzi eta
bestiak algara;
baldin izan banitzan
bertako maiztarra,
biyetan bati autsi-
ko niyon bizkarra.
|
3
Etziran sosegatzen
biyak teatruan,
arkitu ziran arte
oso apuruan,
aguazillak andre bat
jo zuben buruan,
Zelestina igasi
aguro zijuan.
|
4
Zelestina Herauseti
orduko sustua
iru egun abetan
eztaka aztua,
miñ ori sendatutzen
badauka gastua,
teatroraño juana
dago damutua.
|
5
Zelestina ezta geyo
teatrora juango,
orduko funtziyua
franko dubelako,
fulano batek farra
egin dubelako,
andre gajua oso
lotsaturik dago.
|
6
Sei bertso orra jarri
onradamentian,
baño ez dira bere
buruen kaltian,
teatrora urrena
bestekin juatian
egon della ixillik
lagunen artian.
|
|