|
Pepe Artola. Ustez Laguna Detan
|
Inaziyo Pioya’ren Suertea
|
I
Inaziyo Pioyak
Alkantarilletan
moneda bat ikusi
zuben zikiñetan;
kasorik egin gabe
bere lagunari,
presaka jaso zuben
moneda xar ori;
((asi zan garbiketan
moneda zikiña,
esanikan “badiat
sagarduen diña”;))
ikusi zuben zala
errial txikiya,
bañan, ezin garbitu
¡ura komeriya!,
nola zillargille bat
ark laguna zuben,
debalde garbitzia
berak uste zuben;
eraman ziyon bada
zillargilleari,
esanaz: “garbi nazak
moneda xar ori;
((al dekan azkarrena,
biar dedalako
biyar edo etziko
lagun arterako;))
zillargille lagunak
esan ziyon “aizak,
eingo diyat biyarko
baldin baago presak”;
((despeitu zan pioya
pozez dendatikan,
eta etxera juan zan
gustora platikan)).
|
II
Zillargilliak lana
txarra zuben artu,
bañan istampatian (a)
ziyon preparatu;
pioya juan zitzayon
urrengo egunian,
errial txiki billa
umore onian,
esanik: “artsalde on,
Pello lagun zarra,
¿garbitu al dek nere
atzoko lan txarra?”;
“bai, mutill, or ziagok
goizian egiña,
kendu ziuat kraka
ustez alegiña”;
((pioyak esan zuben
bere artian: “¡e!
¡lana ori egin ziak
ondo eta debalde!”))
papera egitiatik
esan ziyon: “¿zenbat
pagatu bear diat
ire lanarentzat?”;
erantzun ziyon: “Mutill,
laguna aizelako,
bederatzi kuarto,
ori... ¡iretzako!”;
pioyak partikaran
zuben ardit zar bat,
aterata, esan ziyon:
“to, mutill, iretzat;
erriala or daukak,
aiba ardit zarra,
ara beatzi kuarto,
adios, lagun zarra;
ez nak sartu ziriya
gaur, Pello, neri ik,
ez daukak arturikan
geyo errialik”;
((gizarajua zuben
oso ikaratu,
eta lagun artera
azkar zan bueltatu,
esanik lagunari:
“mutillak, au lana,
ez gero iñor ere joan
zillargilliengana,
ni beintzat niok arrek
laja arriturik,
ez zeukak arturikan
berriz errialik;
jakin izan banuben
zer pasatuko zan,
orrelako konturik
gertatuko etzan”)).
|
Mayo 16, 1883
Publicada en la Unión Vascongada,
24 Enero 92
|