Txorizua Jan?


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Artola Pepe »  Ustez laguna detan »  Txorizua Jan?

Pepe Artola. Ustez Laguna Detan



¿Txorizua Jan?





I

Lorito bat bizi da
aberats batekin,
Esneteri (1) kalian
kontentu beñepin;
nagusiya eta dama
daude txoraturik,
eztutelarik maite
lorua besterik;
asteazken batian
egualdi txarra zan,
ta lorua barrenan
triste gertatzen zan;
neskatxa berriz bere
lanetan zan asi,
su gañean jarriyaz
kaldera eta pazi;
eltze tapa arturik
airoso ezkerrez,
txorizo bat barrenan
laja zuben errez;
ontan lorito zarrak
begiratu zuben,
neskatxak txorizua
non lajatzen zuben;
eta andik neskatxa
juan bai zan lanera
nagusiyaren oya
preparatutzera,
loritua zarpakin
kayolan zebillen,
eta atia azkar
ark iriki zuben;
berialaxen juan zan
sukalde gañera,
ixillik txorizua
arrapatutzera;
sarturik atzaparra
eltzien barrenan,
azkar billatu zuben
nai zuben gauza an; (2)
kayolara igasi
juan zan beriala,
txorizo eder ura
zintzilik zubela;
bi golpian jan zuben
bere txorizua,
esanik bere moduz:
“¡au gauza goxua!”;
((neskatxa sukaldera
zan geroz etorri,
bañan an zer pasa zan
etzuben igarri)).




II

Denak bazkaitarako
presto ziranian,
txorizua falta zan
eltze barrenian;
nagusiya eta dama
ziraden mayian,
neskatxa zeguen berriz
zoratu nayian,
mayera jan klasiak
zituben ekartzen,
baño txorizorikan
etzan allegatzen;
nagusiyak jan asko
ikusten zituben,
baño falta zutena
billatzen etzuten;
erriyeta neskatxak
asko aitu zuben,
eta lotsaturikan
antxen laja zuben,
esanaz: “Txorizua
zuk jango zenuben,
bestela gaur mayian
izango genuben”;
neskatxak esan zuben
arras penaturik,
etzubela jan arrek
ango txorizorik;
nagusiyak etziyon
sinisten gauzarik,
zergatikan len pasa
etzan orlakorik;
ill guztiyan orrela
txorizorik etzan,
zergatikan lorua
azkar ibiltzen zan;
neskatxa au kulpante
beti izaten zan
zergatik txorizorik
agertutzen etzan.


III

Egun batez lorua
kayolatik juan zan,
bestietan bezela
pozturikan dantzan;
atzaparrakin gogoz
tranpan ari zala,
neskatxa agertu zan
uste etzubela;
ikusirik neskatxak
operaziyua,
bazeukan berarekin
amorraziyua;
eldurikan lepotik
lorito zarrari,
funtziyo ederren bat
zan bertan ageri;
sukaldian zeguen
ur irakin dena,
bota ziyon aguro
burutik barrena;
miñarekin lorua
bullaka zan asi,
eta kayolera juan
zan azkar igasi;
oso kalboturikan
urak laja zuben,
geyago txorizorik
ostutzen etzuben;
bada kontua ori
orrela gerta zan,
ta lorua geroztik
geldi egoten zan;
Corpus egun goizean
amaikak aldian,
prozesiyua pasa
zan beren kalian;
loro kalbua berriz
zeguen kayolian,
bullaka eta saltoka
an egiñalian;
prozesiyua bere
paretik zijuan,
ta paliyua ere
noizbait iritxi zan;
lorituak ikusten
zituben kalbuak,
berak bezela
ille guztiyak galduak;
ontan prozesiyoko
jende kalbuari
karraxika balkoitik
gustora zan ari;
txorizua jan eta
kalbotua zeguen,
eta jendia ala
zeguela uste zuben;
“ja, ja, ja, ja” egiñaz,
izketan asi zan,
esanikan: “¡Kalbua!
¡Zuk... txorizua jan!


15 Octubre 1883

(1) Narrika
(2) sarturik atzaparra - eltzien barrena,
azkar billatu zuben - desio zubena;




     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org