|
Pepe Artola. Ustez Laguna Detan
1
Neska zar zimur bat
badegu auzuan,
igualik eztubena
Europa osuan,
nola ezkondutzeko
modurik etzuan,
lizundua arkitzen da
betiko zokuan,
traperuak eraman
lezake sakuan.
|
2
Neskatxa gizatxarra,
jeniyo estua,
ezta beñere izango
ezertan prestua,
intentziyo geyegiz
barrena ustua,
pazientzi gutxi eta
gañera gaiztua,
hospital baterako
ai zer enplastua.
|
R. I. P.
15 Octubre 83
|