Injeniero Lagun Euskaldunaren Agurra eta Karta


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Artola Pepe »  Ustez laguna detan »  Injeniero Lagun Euskaldunaren Agurra eta Karta

Pepe Artola. Ustez Laguna Detan



Injeniero Lagun Euskaldunaren
Agurra eta Karta





l
Erramun Apaolaza,
lagun zar maitia,
askotxo sentitu det
emendik juatia,
gertatzen zeranetik
gu emen uztia,
eguna iruditzen zait
dala urtia.
2
Gure ditxa guziya
genuben ementxen,
ibildutzia denok
plazan dibertitzen,
arku-jiretan berriz
damak txuliatzen,
ez giñan elkarrekin
beñere aspertzen.


3
Elkarrekin giñuzen
emengo aiskiriak
ziran paregabeko
gazte dotoriak,
gustagarriyak ziran
beren koloriak,
baziruditen uda
berriko loriak.
4
Anastasi bat eta
Sotera bestia,
irugarrena berriz
Jazinta gaztia,
pena artu baidute
emendik juatia,
berak esaten dute
dutela kaltia.


5
Zuek zijuaztela
emendik kanpora,
Anastasi zan azkar
atera leyora,
kamis utsian azken
agur egitera,
negarra frankorekin
buelta zan ostera.
6
Beste bi neskatx ere
lo egon etziran,
musika aditu orduko
balkoyan an ziran,
zuek emendik juaten
ikusten oi ziran,
gero biyak negarrez
an gelditu ziran.


7
Iñulabarra orduko
zuetzaz pentsatzen,
gau guztiyan eztegu
burutikan kentzen,
aiskide oyetara
geranian biltzen,
zuek gabetandikan
triste gera ibiltzen.
8
Beti gaude guztiyak
zuek bueltatu zai,
elkarrekin berriro
ibiltzeko lasai,
zuek gabetandikan
ez degu izan nai,
bueltako ote zeraten
esan gaituzu


Ramon: bai.

Enero 84





     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org