Gabiraba eta Belea


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Artola Pepe »  Ustez laguna detan »  Gabiraba eta Belea

Pepe Artola. Ustez Laguna Detan



Gabiraba eta Belea





Ipuiya 7’garrena

Gabiraba zebillen
goiz batean larri,
txito bat arrapatu
nairik izugarri;
eziñ zuben iñondik
au bereganatu,
eta modu ontara
zan txit ernegatu;
ala, kolpe batez rau
egiñik sarrera,
sartu zan ollo-toki
estu zar batera;
txito batzuek laister
zituben bertan jan,
baña ikusirikan
bere burua an,
asi zain beleari
ojuka, mesedez
libra zezala andik
kupiturik arrez,
iñola ere igas
ezin zezakela,
libratzeko, bestela
an ilko zutela;
beleak esan zion:
“aizak, ¿zergatik len
ibildu aiz bakarrik
mokaruak jaten?
¿oraiñ abiyatzen aiz
laguntzaren billa?
¿len esaten ez ukan
intzala abilla?
oraiñ ere bakarrik
or konpondu ari,
ez diat egin nai nik
mesederik iri”;
ontan etorririkan
bertako mutilla,
eskuetan arturik
zubela makilla,
joan oi zan makurtuta
gabirabaen billa,
eta jorik buruan
utzi zuben illa.



Gabirabaen gisa
gizon asko dira,
litxarreriyan iñoiz
aspertzen ez dira,
eta iritxitzian
estura larrira,
orduan erreguka
abiyatzen dira.


10 de Enero 1886

Euskal-Errian argitaratua, el 10 de Agosto de 1886.
Publicada Unión Vascongada, 2 de Febrero 1893.
Vasconia, Marzo 20, 1909





     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org