Hitz-aurrea


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Artola Ramon »  Sagardoaren Graziya »  Hitz-aurrea

ITZ-AURREA
1959’garrengo Dagonillaren (Agostuaren) 9’an giro epel goxo bat zegon gabeko amabiak aldian. Tolosa zarra ixilik eta lo zegon. Alako baten, gau-pasazale batzuk kantari asi ziran"Zeru-txiki” deritzayon tabernan. Ara zer ari ziran.

Goizean sartu tabernan eta
ateratzen naiz azkena, ...


Bertso auek eun urte dituzte, eta, guk dakigunez, iñoiz inprentatu gabeak dira. Eun urteko muga bizi bizirik igarotzeko, zenbat aldiz kantatu izan ote dira Tolosako -eta Euskalerri guztiko- taberna-zulo ta sagardotegietan?

Artola pozik egon liteke bere erriko gau-pasazaleen "debozioarekin”. Bañan eun urte osatzean (1860-1960), besterik ez egitea lotsagarria litzake. Ala pentsatu gendun eta ona emen liburu au.

Liburuaren izena ere gau artako oroipenez aukeratu degu. Ordun kantatutakoak Artolaren bertsorik zarrenak eta onenetakoak dira. Orregatik sobra merezia dute ayengandik izena artzea. Lenengo bertsoaren lenengo puntua artuta, bagendun izen jator eta egokia: SAGARDOAREN GRAZIYA.

Nola ez izan gure erriaren gustokoa sagardozko batayo au?



Liburu ontako bertsoak iru zatitan berezi ditezke:

Bata, 1880’garren urtea baño lenagokoak. Zati ontan -batez ere Jose Manterola zanaren bertso-bildumari esker- Artolaren bertso ez-ezagun asko dijoaz. Oyetatik makiña bat iñoiz argitaratu gabekoak. Badira batzuek amorioaren arantzak eta pozak kantatzen dituztenak. Arritzekoa da zeñen antz aundia duten Bilintx’en bertsoekin. Izan ere, biak garai batekoak ziran eta alkarren lagunak dudarik gabe. INES’entzat deitzen diranak, berriz, Iztueta’ren KONTXEZI deitzen diranakin antz aundia dute eta doñu berean kantatu ditezke. Zati onek mesede ederra egingo dio Donosti zarreko euskal literatura ezagutu nai duanari.

Bigarren zatia 1880’garrengo urtea ezkerozko bertsoekin ornitua dago. Urte ortan Manterola’k sortu zuan"Euskal-Erria” aldizkaria. Geroztik an atera zitun Artolak bere lan geyenak. Bañan bide berritik jo zuan. Zoritxarrez gure iritzian. 49 urtekin obeto dago gizona bide zarrari segitzeko. Liburu ontarako, ordea, lenengo bolarako bertsoekin antzik aundiena dutenak berezi ditugu, eta ez da emen, bearbada, aldaketa aundirik nabaituko. Bañan erriak ez du buruz ikasi urte au ezkerozko bertsorik.

Ta azkenean"Egunaren eta urtearen erak” izendatu deguna. Denak alkarren anayak dira, eta orregatik bildu ditugu batean. Batez ere"Illunabarra,” deritzayona oso ezaguna da.

Bañan ez dezala iñork pentsa liburu au artuta Ramon Artolaren bertso geyenak eskuratu ditula. Atera zitun arek bertsoak beste olako zazpi edo zortzi liburu osatzeko lain. Oraindik ere azalduko da AUSPOA’n Artolaren liburu bat bañan geyago.







     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org