|
Ramon Artola. Sagardoaren grazia eta beste bertso asko
|
SAGARDOARI
|
|
Doinua
|
|
|
1
Bedeinkatua izan dedilla
sagardoaren graziya,
bai eta ere kupira gabe
eraten duben guziya;
erari onek gizon askori
ematen dio biziya,
au eran gabe egotia da
neretzat penitentziya.
|
2
Lenengo sartu tabernan eta
ateratzen naiz azkena,
egun guzian zurrutian da
etzait betetzen barrena;
au da erari maitagarri bat
arras piztutzen naubena,
Joxepa Karmen biotzekoa
bete amabigarrena.
|
3
Gosea ez det aundiya bañon
egarriya bai ugari,
nere barrenak naitasunikan
ez diyo berriz urari:
sortzen ditudan koarto pitxarrak
ematen dizkat tripari,
nere denboran biziya kentzen
diot zenbait sagardoari.
|
4
Gaitzik ez duben erari oni
gogoz oi diot nik ekin,
satisfazioz ez naiz arkitzen
pitxar bat eta birekin;
iru edo lau izaten ditut
arratserako nerekin,
tristura eta penak sendatzen
ditut sagardoarekin.
|
5
Astelena det jai bat artuba
pekatu mortalekotzat,
asteartean bearrerako
gogorik egiten etzat;
asteazkena, ai nere pena,
oso pereza sartzen zat,
modu onetan aste guziya
alperkerian joaten zat.
|
6
Bart arratsean egin det amets
len egin izan dedana,
tabernatikan irten naizela
txispatu edo edana;
pausorik txuxen egin ezinda
esaten nuben: au lana,
golpatu gabe ez nindeke juan
gaur ni andriarengana.
|
7
Kupelan daguan sagardoak dit
ematen tentazioa,
prezisamente eran bearra
daukat persekuzioa;
milla deabruz josirikako
orain duben prezioa,
zaleak asko geran medioz
dauka estimazioa.
|
8
Eranago ta berriz naiago
beti nago egarriyak,
begi bitarte txarrikan ez dit
egiten tabernariyak;
emeretzi len, au ogeigarren,
amar atzo zor utziyak,
markak kupelan egin, jaiean
pagatutzeko guziyak.
|
Ramon Artola-k ipiñiak Donostian, 1860’garren urtean.
Ikusi:"Albun vascongado - Colección de poesías y versos en lengua euskara formada por José Manterola, 1877, pág. 117”. Biblioteca de D. Julio Urquijo, Sn. Sn., n.º 3.091. (“Colección de José Manterola” jarriko degun bakoitzean, bertso-sorta au aitatu nai degu).
(Eskuz eskribitutako papera).
Bertso auen aztarrenak arkitu izan ditugu Tolosan, Ernanin, Donostin, Orion, Ondarrabin, Ataun’en... Bertso guziak iñun ere ez. Bigarrena olaxe esaten dute orain:
|
Goizian sartu tabernan eta
ateratzen naiz azkena,
egun guzia zurrutian da
etzait betetzen barrena; (edo: ezin zait bete...)
ai au erari maitagarria
arras poztutzen nabena, (edo: gustatzen...)
Maria Jesus biotzekua,
bete amaseigarrena.
|
Gañerako aldaketak txikiak dira: Tolosan 3/3:"...kariñorikan”, 3/5"...kuarto apurrak” Ernanin: 2/1, 2."Edaten asten naiz aurrena ta gelditutzen naiz azkena” 5/3,4:"aste artean lan egiteko gogorik etortzen etzat” 5/7:"era onetan...”
|