Joxeren eta Pantxikaren erromeriya


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Artola Ramon »  Sagardoaren Graziya »  Joxeren eta Pantxikaren erromeriya

Ramon Artola. Sagardoaren grazia eta beste bertso asko



Joxeren eta Pantxikaren erromeriya





1
Egun eder bat daukat goguan
erromeriyan izana,
maitetxo maitagarriyarekin
festan ibilli nintzana,
lore eder bat ziruriyala
bakarrik nuben arkitu,
eztakit nondik ziran zerubak
aingeru ura argitu.


2
Bidian biyok ginjuazela
galdetzen niyon berari:
maite ninduben biyotzetikan
edo nai ziyon iñori;
erantzun ziran: Nere biyotza
gordia daukat batentzat,
bat ura nor dan ondo dakizu,
guzti guztiya zuretzat.


3
Erantzuera pozgarri ura
eman ote ziran ziñez,
istante batez gelditu nintzan
oso sinistu eziñez;
berriturik nik esan zubena
ia egiya ote zan,
juramentuba eskeñi ziran
sinistapena ar nezan.


4
Andik aurrera arkiturikan
satisfaziyo osuan,
ase eziñik jardun genduben
geren izketa gozuan;
festa lekuban ibilli giñan
aingeru biren moduban,
egun oberik eztet pasatu
jayo ezkeroz munduban.


5
Etxera asi giñan denboran
pozez beterik barrena,
galdetu niyon ia nai zuben
ni izatia arrena;
ark berriz neri: Baldin zuk ala
nai baldin badezu izan,
nai dezunian alkar artuko
degu betiko elizan.


6
Ura neretzat fiñezan zeguen
baita ni ere arrentzat,
biyok konforme arkitzen giñan
izateko alkarrentzat;
bañan zerubak erabakiya
nonbait ala etzekarren,
eta ez giñan maitia eta
ni jabe egin alkarren.


Ramon Artola-k ipiñiak Donostian 1860’garren urtean.

Ikusi:"Colección de José Manterola, pág, 119”, eskuz eskribitutako papera.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org