Aldamar Jaunari


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Artola Ramon »  Sagardoaren Graziya »  Aldamar Jaunari

Ramon Artola. Sagardoaren grazia eta beste bertso asko



Aldamar Jaunari





1
Don Joakin Barroeta-Aldamar
orain ill zaigu kortean,
gu anparatzen bizitu izan
dana ainbeste urtean:
benazko penaz egin zayogun
negar guztiyok batean,
amoriozko diogun zorra
malkoz pagatu artean.


2
Kondaira bat txit mereziya
du gizon onen bizitzak,
beti argitan arki ditezen
esan oi zituben itzak:
urre guztiyak ainbat baliyo
badu guretzat bakoitzak,
ayek sendatu izan dituzte
Euskal erriaren gaitzak.


3
Gure fueruen gordetzallea,
zan guztiz gizon abilla,
arren igualak obe genuke
baldin baginduzke milla:
Euskal erriyak kalterik asko
badu seme on au illa,
ala konbeni bada, zeruban
erdiyan gerta dedilla.


4
Ez gaitzatela diamantiak
kobriaren truke saldu,
ori egingo duen gizonik
Jaunak sortuko ez al du:
arren digula beti Aldamar
bezelako bat azaldu,
geren kostumbre onak aurrera
ere ez ditzagun galdu.


5
Nola Elkano ala Aldamar
Getariako erriyak
zeizkan bi seme probintziyari
eman estimagarriyak:
len batek daukan bezela orain
biar lituzteke biyak
beren bronzezko erretratuak
oroipengarri jarriyak.


6
Gu ere gure aitak bezela
aundiyak izango gera,
baldin galdutzen ezpaditugu
fueruak eta euskera:
bañan gordetzen ezpadirade
legi au eta izkera,
orduban geren aitaren seme
onak izango ez gera.


Ramon Artola-k jarriyak Donostiyan 1866’garren urtean (1).

(1) Ikusi:"Colección de D. José Manterola, pág. 11”. (Eskuz eskribitutako papera).



JOAKIN BARROETA-ALDAMAR, 1796’an Getari’n jayo ta 1866’en Madriden il zan. Gipuzkoako Diputazioaren ordekoa izandu zan Madriden. Asko maite zuten Euskalerri guzian, batez ere 1864’an, Madriko Senaduan, Fueruen aldeko itzaldi bero bat egin zuan ezkeroztik. Bere eriotzakoan etzitun erriak bertso auek bakarrik atera.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org