|
Ramon Artola. Sagardoaren grazia eta beste bertso asko
|
1
Zeru lurren jabea
Belenen da aurtu,
portalpe bat du bere
jayo leku autu,
artzaiak berri on au
degunian artu,
berarengana joanda
degu adoratu.
|
|
2
Kontentuz izan gera
arkume ta guzi,
geren jabea bean
degula ikusi,
ganaduben tartean
pobrezan da bizi,
lekurikan onena
lukena merezi.
|
|
3
Bertan utzi ditugu
eraman guziyak,
gaztak, esnia eta
arkume biziyak,
intxaur, gaztain da sagar
ondutzen asiyak,
Mariya amak eman
dizkigu graziyak.
|
|
4
Aingeru Gabrielek
emandako itza,
jayo da Jaungoikoa
Jesus baiteritza,
au da falta senti zan
zerubaren giltza,
gu an sartzeko baldin
ongi bagabiltza.
|
Ramon Artola-k jarriak, Donostiyan, 1871’garren urtean.
Ikusi:"Colección de José Manterola, pág. 132", eskuz eskribitutako papera.
|