Gerrako Erituen Onekindorako


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Artola Ramon »  Sagardoaren Graziya »  Gerrako Erituen Onekindorako

Ramon Artola. Sagardoaren grazia eta beste bertso asko



Gerrako Erituen Onekindorako







GERRAKO ERITUEN onekindorako edo benefiziorako jarriak, kantatu ziranak Donostian iru erregearen egunaren bespera arratsean, 1873’garren urtean.

1
Oroipendurik geren
anai min dutenaz,
gatoz poz baten billa
zeñak dauden penaz,
maite ditugulako
animatik benaz,
arras kupitzen gera
sufritzen dutenaz.


2
Portatzen diranakin
garboso ta prestu,
esker gabekeriya
eztana da justu,
bere anayen penaz
nai dubenak aztu,
arrizkua da edo
biyotzikan eztu.


3
Guk degunak biyotza
mugitzen zaiguna,
nola ezta izango
gai ontan biguna?
pozez pasa ditzaten
gauba ta eguna,
lagunduko diyegu
al dezakeguna.


Ramon Artola-k jarriak Donostiyan 1873’garren urtean.

Ikusi:"Colección de José Manterola, pág. 131", eskuz eskribitutako papera.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org