Pakea bear degu


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Artola Ramon »  Sagardoaren Graziya »  Pakea bear degu

Ramon Artola. Sagardoaren grazia eta beste bertso asko



Pakea bear degu





1
Aundiyak dira penak
senti ditugunak,
zori gaiztozko gerrak
sortu zizkigunak:
batu gaitean denok,
bada gure Jaunak
nai du anaitutzea
bere seme danak.


2
Aserre bizi gera
maizter nagusiyak,
adiskidetasunak
dauzkagu autsiyak:
armakin eziñ kenduz
alkarri biziyak,
geren buruben kontra
gabiltza guziyak.


3
Baserritar armakin
irtenak mendira,
erlijioa gatik
joanak omen dira:
¿bañan au galtzen ari
diranak, zein dira?
¡A Praixku, Praixku! lotan
Praixkuk egon dira.


4
Baserritar jendeak
bizi bitez ernai,
zenbait itzontziri ez
siñistatu zernai:
askok nai etzutenak
pakean bizi nai,
beren faltaz egiten
dute gaur oi ta ai.


5
Baserriyak erre ta
urratu erriyak,
soildurik daude soro,
baso ta mendiyak:
ikusten gauden gaitzak
dirade aundiyak,
laster galduko dira
emengo Indiyak.


6
Batek mesede badu
kalte dute millak,
gerran dabiltzan askok
ez dira abillak:
ondasunak ondatu,
gañera mutillak,
alferrikan badira
makiña bat illak.


7
Ez gaitezen tontoak
izan euskualdunak,
utzi ditzagun seta
artu ditugunak:
ez bagera anaitzen
lengoko lagunak,
gu gera geren faltaz
lur joko degunak.


8
Eskarmentuz beterik
beste baterako,
pakea billa zagun
orain ta geroko:
sesiotik ez degu
ezer aterako,
emengo gerrak dira
gure kalterako.


9
Egiya da luzaro
Nazioa miñez
dabillela auldurik,
sendatu eziñez:
mediku askok zaitu,
batek on egiñ ez,
iya etorri dela
aztutzera oñez.


10
Bañan noizbait bear da,
Jaunaren graziya
bere biotzean da
sustraitzen asiya:
sendagille gazte bat
guziz ikasiya,
argitu da emango
diyona biziya.


11
Galai au da Alfonso
amabigarrena,
Españako koroa
bidez dakarrena:
nola ama baitzan len
bera zekarrena,
semearen burura
jira da arrena.


12
Bitarte ontan pasa
dira zenbait urte,
koroa Alfonsoren
burura dan arte:
ala bear ta askok
arturikan parte,
ekarrarazo dute
zegoena aparte.


13
Aita Santuba eta
Don Ramon Cabrera
dira nai ez dutenak
Karlos-en jarrera:
biyak eroririkan
arrazoi batera,
Alfonso-ren fabore
dirade atera.


14
Oen gisa Nazio
zeudenak begira,
erakutsi diote
beren ontzakida:
Españako kontubak
emanikan jira,
Jaun onen laguntzalle
deklaratu dira.


15
Biba bada Alfonso
Errege berriya,
Españolen ongarri
Jaunak ekarriya:
bide zuzenez zaude
Jar-gayan jarriya,
goiko mallan jartzeko
gure sort-erriya.


Ramon Artola-k ipiñiak, Donostian, Marzoaren ogei ta amaikan 1875’garren urtean. (1)

(1) Eskuz paperari erantsia.
Ikusi:"Colección de D. José Manterola, pág. 10", inprentaren izenik gabeko kanta-papera.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org