Jonas eta Ana


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Artola Ramon »  Sagardoaren Graziya »  Jonas eta Ana

Ramon Artola. Sagardoaren grazia eta beste bertso asko



Jonas eta Ana





1
Itxas eskiña bitan
Jonas eta Ana
izan zan denbora bat
bizitzen zirana;
arratsetan arturik
txalupatxo bana,
itxasoan juntatzen
ziran alkargana.


2
Gau illunetan alkar
billatzeko giyak
zituzten txalupetan
nork beren argiyak,
zeru alaya bazan,
berriz, illargiyak
zituben alkargana
giyatutzen biyak.


3
Alkarren amoriyoz
itxutubak oso,
egunak pasatutzen
zituzten penoso,
arratsak, berriz, biyotz
zeuzkatenak preso,
librean ipiñirik
maitaro ta gozo.


4
Modu ontan zirala
urte bat osoan,
eriotzak atzitu
zituan lazoan:
bein egon ondorean
izketa gozoan,
ezkutatubak izan
ziran itxasoan.


5
Denborak emanikan
uste gabe mura,
txalupetara sartu
zitzayoten ura,
irten bañan len biyak
leku segurura,
alkarrekin itota
joan ziran zerura.


Ramon Artola-k ipiñiak, Donostiyan Urrillaren bederatziyan, 1876’garren urtean.

Ikusi:"Colección de D. José Manterola, pág. 129”, eskuz eskribitutako orria.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org