Argi Bideak


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Artola Ramon »  Sagardoaren Graziya »  Argi Bideak

Ramon Artola. Sagardoaren grazia eta beste bertso asko



Argi Bideak







¿Zer egin bear du gizonak, ezkondu edo
gelditu ezkongai?



1
Ezkontzea da gauza
txarra eta ona,
bizi-bide sekreto
aundiyan dagona;
gaizki jarri liteke
ala ez dagona,
bai eta ere ongi
len gaizki dagona.


2
Nere konsejuz iñor
bear baldin bada,
aurregi ezkontzea
erokeri bat da;
jolas denbora libre
pasatu al bada,
penatzeko denbora
gero ere bada.


3
Lenengo biyotz biz bat
egiñik elizan
ezkon berriyak gaizki
ez litezke izan;
bañan ditxak jirarik
aizearen gisan,
gero dira kontubak
munduko bizitzan.


4
Abiyatzen danean
aur txikiyen festa,
etxean inpernuba
billatzen errez da;
gabaz lo gaizki egin
egunaz orkesta,
lengo bizimodurik
arkitutzen ezta.


5
Aur bat tronpeta jotzen,
negarrez bestea,
zarragoa saltoka,
txiliyoz gaztea;
onela joaten dira
jaya ta astea,
jolasteko senarra
eta emaztea.


6
Oiek mantentzen eta
gañera jantzitzen
gurasoak eztute
gutxi padezitzen,
jaio eta dituzten
artean azitzen
pena ta nekepean
dirade bizitzen.


7
Ala ere ez dira
palta gurasoak,
alkar maitatzen duten
amoriosoak;
ez izan arren ditxa
guziyak osoak,
pasatzen dituztenak
era-aldi gozoak.


8
Eman zaiogu orain
begiyari jira,
ezkongai daudenari
jartzeko begira;
sasoya pasatubak
ezpaldin badira,
lasai bizi dirala
ikusiko dira.


9
Ezkongaya librean
arkitzen da oso,
ez dauka ezkondubak
ainbat estreposo;
familiyaren kargik
eztu bear jaso,
bakarra da, ta bizi
liteke eroso.


10
Bañan gaztetan bizi
nai dubenak lasa,
zartzean dauka beste
moduzko jolasa;
bakar gelditurikan
ez danean gauza,
bizimodu triste ta
txar bat oi du pasa.


11
Indarrak eskastuta
danian debiltzen,
gauza sobratu baten
gisan da ibiltzen;
tristurak bear baña
lenago du illtzen,
eta nork negar egin
etzayo gelditzen.


12
Mundu au negarrezko
zelai bat izanik,
ezta bizi modurik
penarik eztanik;
alaz guziaz jira
begiai emanik,
ezkondubak obeki
arkitzen ditut nik.


13
Orra geren aurrean
naiko ikuskera,
argi biderik gabe
arkitzen ezkera;
orain iñork badauka
ezkontzeko era,
zer egin berak bere
kontubak atera.


Junio 79 (1)











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org