1880


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Artola Ramon »  Sagardoaren Graziya »  1880

Ramon Artola. Sagardoaren grazia eta beste bertso asko



1 8 8 0





Txomin Irutxuloetarra Bere Erriyan



1
Urrutiyetan nere denbora
pasarik jira ta bira,
momentu ontan arkitutzen naiz
Donostiyari begira;
urte askoren buruban nator
itxasoz nere errira,
orain sartzen naiz Irutxuloeta
zarrera eta berrira.


2
Zartuta nator Donostiyara
irten nintzana gazterik,
ontaz oroitu gabe pasatu
etzait jairik ez asterik;
orain beraren barrenen nago
pozez ta penaz beterik,
zeñen ez detan ikusten gauza
diferentiak besterik.


3
Ez dakit nondik nora nabillen
non jartzen detan pausoa,
antzikan ezin ezeri eman,
au da lan kuriosoa;
¿non dira nere jaiotetxea,
kalea eta auzoa?
ezin billatu ditut non diran
jirarik erri osoa.


4
Iru orduban nabil zoratzen
aruntz joan onuntza jira,
lengo emengo etxeak eta
gauzak non diran begira;
kupelatei ta tabernariyak
ere lengoak eztira,
zarrikan ez det ezer billatzen,
guztiyak berriyak dira.


5
Noizbait bear da azaldu zaizkit
etxe lengoak diranak,
gaztelubaren oñean daude,
ogei ez dira dianak;
eliza bi ta bi konbentubak
erre izan etziranak,
oyek bakarrik ikusten ditut
lenago emen ziranak.


6
Ez dira lengo muralla aundi
beltz aiek ere ageri,
kontu artutzen beti egoten
ziranak Donostiyari;
beren tokiyan jolas leku ta
arbolak daude ugari,
ikustea naguen egi guztiyak
gezurra dala diruri.


7
Aundiyak eta ederrak dira
emen egin diran lanak,
eta ez are eskasagoak
egiten ari diranak;
lengo denboran ondar pilla ta
belar tokiyak ziranak,
gaur erri berri batekin iya
estali dira dianak.


8
Arboldegizko pauso lekubak,
loretoki ta zelayak,
graziyaz daude beteak eta
etxeak dira galayak;
arku jirakin plazak ederrak,
kaleak zabal alayak,
au guztiya du koroitzen iñon
igualik ez duben playak.


9
Begira jarri erriyari ta
orobat itxasoari,
eta guziyan edertasuna
besterik ezta ageri;
nola ez jaio bati burura
ote zan goitik erori,
bada zerutik amildutako
arren puxka bat diruri.


10
Begiyak ase eziñik dauzkat
ikustez nere erriya,
amets gozo bat ez dala ere
ezin sinistu det iya;
ain dago beste ez bezin perla
eder, begiragarriya,
au ez da lengo Irutxuloeta,
da zeru txiki berriya.




1880
Neurtizlarien gudua:
Berako bestetan
lehembiziko aipamen ona eraman duten antolamendu biak
Ramon Artola, Donostiarrak egiñak. (Orriaren izenburu osoa.)
Alde batean: Ipuya edo fabula, bildotxa eta otsoa.
Bestean: Txomin Irutxuloetarra bere erriyan.
Pamplona.- Imp. de J. Lorda.


Ikusi: Aita Jose Inazio Arana’ren bertso bilduma, Loyolan. “Euskal-Erria”, 1, 1880.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org