|
Ramon Artola. Sagardoaren grazia eta beste bertso asko
Egunaren eta urtearen erak
|
1
Onen etorrera da
biotz pozgarriya,
daguen denboran zeru-
azpia garbiya;
izarrak joaten dira,
galdubaz argiya,
gelditzen dalarik bat,
ura illargiya,
itxasora jetxiyaz
lo artuban iya.
|
|
2
Beren izkeran agur
egiñaz Jaunari,
txori txikiyak asten
dirade kantari;
gaixuak ontan diran
bitartean ari,
indarrak laburtuta
arrats illunari,
jayoera ikusten
zaio egunari.
|
|
3
Sortegiko aldean
azaltzen da ontan
zillarrezko zinta bat
zerubaren mugan;
gero ugariturik
argitasuna an,
balegoke bezela
urrutiya sutan,
eguzkia sortzen da
mendiyaren puntan.
|
Ikusi: J. Manterola."Cancionero Vasco, Tercera Serie” (1880).
“Euskal-Erria”, Tomo IV, 1881
“Euskal-erriko Kanta Zarrak, Imp. Macazaga, Rentería, Tomo 1”.
Bertsolaria, Rentería, 1932.
|