|
Ramon Artola. Sagardoaren grazia eta beste bertso asko
|
1
Eguzkiya asten da
jetxitzen, jetxitzen,
dizdizera ederra
zaiola gutxitzen,
diamantezko printzak
zaizkanean galtzen,
urrezko bola baten
itxuran da jartzen,
eta geldi geldi da
itxaspera sartzen.
|
|
2
Jiratzen dan denboran
itxaspe aundira,
paletako kolore
guztiak an dira;
ain pintura politak
goien jartzen dira,
ustetzen da zeruba
auspez dala jira,
ezin asper liteke
berari begira.
|
|
3
Sarri beltzez jantzirik
zabalde guziya,
txori txikiyen kantik
ez da aitzen iya;
izarrez apaintzen da
zerupe garbiya,
eta bazter denari
emanaz argiya,
azaltzen da goi-farol
eder illargiya.
|
Ikusi: J. Manterola:"Cancionero Vasco, Tercera Serie” (1880).
“Euskal-Erria”, IV, 1881.
“Euskal Erriko Kanta Zarrak, Imp. Macazaga, Rentería, Tomo 1”.
Bertsolaria., Rentería, 1932.
Euskal Kantak, Donostia’n, 1959.
|