Eguzkiyaren Jaikiera


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Artola Ramon »  Sagardoaren Graziya »  Eguzkiyaren Jaikiera

Ramon Artola. Sagardoaren grazia eta beste bertso asko



Eguzkiyaren Jaikiera





1
Egun berriya asten
danekoz argitzen,
txori txikiyak dira
jaikiyak arkitzen;
ikusirikan zeru
azpiya garbitzen,
eta eguzkiyaren
arrastoak fintzen,
gaixoak dira pozez
kantari asitzen.


2
Presaz emanik aiek
mundubari jira,
goiz jartzen da gu gauden
aldera begira;
mugiera ikusten
zaiola argira,
urrezko gurdi baten
gañean mendira
igota, azaltzen da
zabaldi aundira.


3
Sortzen da dizdierak
emanaz ugari,
begirik para ezin
zaiola berari;
koroiz soindurik ain da
azalduten garbi,
zeru azpi ederra
pararik ostargi,
alderdi danetara
egiten du argi.


4
Arpegi urrezdatu
zeruban egiñak,
musuz doratzen ditu
goi zabal urdiñak;
modu berean bere
dizdiera fiñak
laztantzearekin bat
beak eta gañak,
gauza guztiyak dira
azaltzen apañak.


5
Jaiki-arazorikan
kanpora argiyak,
ikusten dira gauza
begiragarriyak;
uso txuriyak dute
ematen erriyak,
zelai bustiyak lauki (1)
pintatu berriyak,
eta perla ederrez
jantziyak mendiyak.


6
Brumak dubela txuriz
tul baten itxura,
jatxirik egoten da
ibaien burura;
sarri azal dediyen
azpi eder ura,
tul fiña banaturik
odoyen modura,
azaltzen da ibaiko
kristalezko ura.


7
Bertan inguru dena
ikusitzen dala,
ispillu biurtzen da
ibaiko kristala;
iruriztubaz balitz
bezelaxen ala,
bere palastaretan
egan daramala,
intz eztitan gozoro
daguen gain zabala.


8
Iturri txulo garbi
estaliyak lorez,
berriro asten dira
apaintzen kolorez;
beren txor txor soñu ta
aurkera ederrez,
ezin betez daudela
magalak zillarrez,
zer grazi duten ez da
kontatutzen errez.


9
Argiz dijoan gisan
kanpoa galaitzen,
txori erresiñolak
dirade alaitzen;
beren kontu modubak
asteko kontatzen,
arbol gain ederretan
dirala juntatzen,
oso kanta politak
dituzte kantatzen.


10
Ontan loreak ere
dirade ikusten,
nola kolko ederrak
zabaltzen dituzten;
kolore fiñ berriyak
artzen dira asten,
eta karmin purpuraz
diranean jazten,
dituzte beren grazi
denak erakusten.


11
Baletozke bezela
uztargiyan (1) beera,
mitxeletak (2) jaikitzen
zaizkate gañera;
arkitzen dutelako
gozotan aukera,
nola kolko aietan
jolasteko era,
egan ibiltzen dira
loretik lorera.


12
Su argi zerukoak
danekoz agertzen,
kanpo guztiyak ditu
piztu ta edertzen;
gain bat perlaz du jazten,
bestea doratzen,
gauza denak dituzte
koloreak artzen,
zeñen dan gaitz guztiyak
ikustez asetzen.


13
Koloreak jaikitzen
zaiozka goiari,
koloreak ur, zelai,
baso, mendiari;
oekin lore perlak
nola txoriyari,
eta ikusten zaizka
kanpo osoari
perlak, txoriyak eta
loreak ugari.


Ikusi:"Euskal-Erria” , V, 1882.
Tolosako Fakundo Adurriaga"Besamotza" zanaren eskuz idatzitako bigarren mordoan.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org