|
Ramon Artola. Sagardoaren grazia eta beste bertso asko
|
1
Eguzkiyak makurka
mendiyen atzean
gordetzen du argiya
illunabartzean;
urre dizdirak gero
itxasperatzean,
eta goyak tinta fin
politak artzean,
tristura bat sentitzen
baita biotzean.
|
|
2
Egunari indarrak
zaizkanean iltzen,
tristuraz dira gauza
guziyak umiltzen;
loreak joaten dira
makurka muixkiltzen,
mitxeletak urrezko
egotxoak biltzen,
eta txori txikien
kantubak ixiltzen.
|
|
3
Negarti ikusten da
mugitzen ibaya,
triste errekatxoa
tristeturik goiya;
mur mur iturtxuloko
ur kristal garbiya,
paltatzen zaiolako
zeruko argiya,
eta illun ta triste
itxaso aundiya.
|
|
4
Zabalde igaroak
ainbeste naspilla,
galtzen du egunazko
mur mura ta bulla;
saguzarrak irteten
dira jankai billa,
aitzen da ermitako
Ai-Mari eskilla,
eta itxuran dena
gelditzen da illa.
|
|
5
Ontan izar zeruban
barrenen zeudenak,
diz diz azpiyan dira
azaldutzen denak;
eta sarri, guk aruntz
begira gaudenak,
nairik gerenganatu
indar galdu lenak,
lotan jartzen ditugu
nekeakin penak.
|
Ikusi:"Euskal-Erria”, XXI, 1889.
Colección Bonaparte, New Library, Chicago (kanta-papera).
|