Udaberria


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Artola Ramon »  Sagardoaren Graziya »  Udaberria

Ramon Artola. Sagardoaren grazia eta beste bertso asko



Udaberria





1
Otzak eskasten dira,
denborak arintzen,
aire txarrak ez dute
len ainbat agintzen,
sarritan zerupea
dalako garbitzen,
eguzkiyak du urdin
purutik argitzen,
eta alai da guztiz
kanpoa arkitzen.


2
Berdeturikan mendi,
zelai ta maztiyak,
pozez kantari jartzen
dira egaztiyak;
egunaz eguzkiyak,
gabaz intz eztiyak,
lurrak pararik gozo
legor ta bustiyak,
loratzen dira fruta
arbola guztiyak.


3
Oez gañera dira
azaltzen txit fiñak
usaidun lore zuri
gorri ta urdiñak;
liriyo, azuzena,
aleli, jazmiñak,
nola arrosak eta
ala krabeliñak,
guztiyak guretzako
zerubak egiñak.


Ikusi:"Euskal-Erria”, IV, 1881.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org