Uda


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Artola Ramon »  Sagardoaren Graziya »  Uda

Ramon Artola. Sagardoaren grazia eta beste bertso asko



Uda





1
Goiz bildurik zerubak
gabazko mantuba,
goiz sentitzen da txori
txikiyen kantuba;
eguzki urrezkoak
jirarik munduba,
ematen dubenean
argi doratuba,
frututan ikusten da
kanpo loratuba.


2
Gar bizitan dalako
eguzkiya sortzen,
ikaragarri ditu
kanpoak berotzen;
ainbeste su da goitik
gañera etortzen,
txandetan dira lurrak
geyegi legortzen,
eta ibai txiki ta
errekak agortzen.


3
Noiztik nora dituzte
denbora sargoyak
ekartzen aize golpe
eta kargazoyak;
asten dira tximistak,
turrunbaz turmoyak,
eta ondoren zuloz
beterik odoyak,
lur jotzen dute urez
betetako goyak.


Ikusi:"Euskal-Erria”, IV, 1881.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org