Uda-Azkena


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Artola Ramon »  Sagardoaren Graziya »  Uda-Azkena

Ramon Artola. Sagardoaren grazia eta beste bertso asko



Uda-Azkena





1
Zerupe urdiña da
gorde nayan asten,
maiz ditu kapa zuri,
beltz, arreak jazten;
oiek ez diyelako
azaldutzen uzten,
eguzkiya ez da len
bezin maiz ikusten;
eta bero aundiyak
dirade eskasten.


2
Otz bero aundi gabe
denborak txit onak,
arkitzen ditu sasoi
onetan gizonak;
sariztatu nairikan
Jaunak onen lanak,
eltzen diyozka frutu
kanpoan dauzkanak,
eta etxera ditu
karreatzen danak.


3
Frutu sasoiratubak
diranean biltzen,
abiyatzen da kanpo
berdea oritzen;
ostorik gabe dira
arbolak gelditzen,
lore zoragarriyak
igartuta iltzen,
eta txoriyen kantu
pollitak ixiltzen.


Ikusi:"Euskal-Erria”, XV, 1886.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org