|
Ramon Artola. Sagardoaren grazia eta beste bertso asko
|
1
Udan gabaz eranik
lurrak intz eztiya,
¡zein biotz pozgarriya
dan egun sentiya!
zeru erari gozoz
zabalde guztiya,
dizdiraz dan denboran
arkitzen bustiya,
jaikitzen da, oera
etzan eguzkiya.
|
|
2
Ontan kantari asten
dira egaztiyak,
ontan pozez lotatik
jaikitzen pixtiyak;
indar berritzen ditu
ere eguzkiyak
lore eder kolkoak
intz eztiz bustiyak,
eta beste belar ta
landare guztiyak.
|
|
3
Ain bearra da udan
bere bero ona,
gozo berak jartzen du
lur ozpel dagona;
frutuz jazten da arbol
loretan zegona,
urre buruz ornitzen
gari aul egona,
eta pizkortzen lenaz
eri zan gizona.
|
|
4
Bañan zenbait txandetan
dana da gertatzen,
bear bañan geiago
dubela berotzen;
ainbeste su da goitik
gañera erortzen,
kiskali nairik dira
baztarrak legortzen,
eta errekatxo ta
ibayak agortzen.
|
|
5
Oen bidez alditan
denbora sargoyak,
biltzen dituzte aize
kolpe kargazoyak;
asten dira tximistak
turrunbaz turmoyak,
eta ondoren zuloz
beterik odoyak,
lur jotzen dute urez
betetako goyak.
|
Ikusi:"Euskal-Erria”, XXVI, 1892.
|