Negua


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Artola Ramon »  Sagardoaren Graziya »  Negua

Ramon Artola. Sagardoaren grazia eta beste bertso asko



Negua





1
Tristuraz zerupea
maiz dala beztutzen,
ez da bere garayaz
negua aztutzen;
egunak baitirade
osoro moztutzen,
egualdia txartzen da,
denborak oztutzen,
onek eztu pobrien
biotzik poztutzen.


2
Loretxo bat eztala
apaingarri azten,
pobrezaz da lur berde
eder ura jazten;
berengandik ostoak
dituztela uzten,
arbolak dira larru
gorrian ikusten,
edertasunik eztu
ezerk erakusten.


3
Mitxeletak urrezko
egotxotan biltzen
dira, ta lorez-lore
eztira ibiltzen;
kirkir-txirririk ezta
zelaietan aitzen,
txori txikien kantak
dirade ixiltzen,
eta aundiak dira
tiropean iltzen.


4
Berandu agertuta
goiz dala gordetzen,
eguzkiyak gutxi du
kanpora gozatzen;
lurrak izozten dira,
putzubak jelatzen,
alditan oparo du
elurra ezartzen,
eta ala lurrak ill
itxura du artzen.


5
Gizonak illik baldin
bada bein erortzen,
ezta geyago aren
odolik berotzen;
bañan udaberriak
lurra du pizkortzen,
euri-tanto bakoitzak
lore bat du sortzen,
eta berriz eder da
kanpoa etortzen.


Ikusi:"Euskalzale”, LIII, 1897.
“Euskal- Erria”, LI, 1901.
“Baserritarra” n.º 60, 1907.
“Euskalzale” ta Euskal-Erria: 1/1-2. Illuna Zerupea maiz danian jartzian.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org