Garai aietan, soldaduska, al zuanak, pagatu zerbait ondotxo eta emen, Donostia'n, pasatzeko modua izaten zan. Eta neri aitak esan zidan, sekretarioak esan ziola, bostgarren anaia nintzan ezkero, oso gutxirekin libratuko nintzala ta kuotako egin nintekela. Eta ala egin genduan, oso gutxi pagatuz.
Baiña ortarako, instruzioak ikasi egin bear, zerbait ordainduta kuartelera joaterako; eta baita ere bi traje, bat udararako eta bestea negurako. Mantendu ere kuarteletik kanpoan.
Gu basarri batean egon giñan, eta arratsaldeak geienean jai ematen zizkiguten eta lan asko egiten genduan basarrian. Gu ondo zailduak egon len ere baserriko lanetan. Baiña egunean amar erreal pagatu egin bear, eta ordurako naikoa guretzat. Baiña oso ondo ematen ziguten jan eta edan.
Guardia tokatzean, kuartelean bertara eramaten ziguten bazkaria eta aparia basarritik.
Gu bi lagun egon giñan basarri ortan. Oso mutil ona nuan nik lagun ori, eta beti alkarrekin ibiltzen giñan.
Jaietan beti Txomiñene’ra joaten zan garai aietan inguru ontako gaztedia, bai soldadua, bai paisanoa, danetik. Jai batean, nere lagun ori etxera joan zan, eta ni joan nintzan, beti bezela, Txomiñene’ra .
Eta an billatu nuan lagun bat. Goierri’n auzoan bizituak eta alkar maiteak giñanak. Gizon leiala neretzat. Ta zein izango ta Polipaso aizkolariaren aita zana bera. Alkargana inguratu giñanean, esan zidan:
Meriendatu egin bear degu alkarrekin, ta nik pagatuko dizut merienda zuri.
Nik ura bear.
Txomiñene’n jende asko zebillen, eta esan zidan:
Goazen Santiene’ra. An rneriendatuko degu lasai biok.
Bai bapo meriendatu ere. Biok umore ederrean jarriak, eta ura Ernani’ra tranbean eta ni Txomiñene’ra.
Beste soldadu lagun batek esan zidan:
Nun ibili aiz, orain arte onera azaldu gabe?
|
Eta nik esan nion:
Meriendatzen, motell.
Beajondaikela! Neska laguntzera joateko ez ago gaizki orduan. Joango al aiz?
Eta nik esan nion:
Igual, motell.
Ni orduan alai-alai jarria bainengoan. Bestela kortoa nintzan. Lenbiziko aldia ura izan zan. Ala bearko zuan. Beste lagunak ezagutzen zituan neskatxak, baiña nik ez ordurartean. Eta andik urte beterako matrimonio giñan.
Nik uste izaten det Jainkoa izan zala gure tarteko edo laguntzaille; premi ederra zegoan tokira etorri nintzala.
Aita ta ama bizi ziran beren alaba bakarrarekin, ta gurasoak bastante edadetuak gaiñera. Aien poza ez zan nolanaikoa, nik egiten nioten laguntza ikusita gure basarri zar ontan.
Gurea ez. Gu maizterrak eta errenta aundia garai aietarako: zortzireun pezta urtean, ta kontribuzio, seguro sozialak, oillaskoak bi pare eta berdura goxoak eta abar ta abar. Zintzo jokatu bear zan eta umil. Ez zegoan zerekin arroturik.
Al zan moduan, lan da lan, gure moduan beste geiago ere ikusten baitziran garai artan, egunero Donosti’ra joan bear. Periodikoa gure amagiarrebak txintxo ekartzen zuan. Neri asko gustatzen eguneko berriak letzea, eta kontentu geratzen giñan danok. Ondo konpontzen ginan eta ura zan gure aberastasuna.
Etxerako bear ziran gauzak artuta, sobratzen bazitzaion, neri ematen zidan, bazkaltzeko garaian geienean, gutxi edo geio, jasotzeko esanez; eta nun gastatuaren paltik ez orduan ere.
Pentsu piska bat eman bear ganadu esnedunari beintzat. Asko ezin eman, litroko bi erreal esnea saltzen genduan garai artan-ta. Esne-bei txikiak genituan, lau bei, ta esne asko ezin bildu. Orduan ere txintxo ibilli bear pentsua.
Baiña jaietan plaza irikia izaten zan; eta, tratu gozoa zan garaian eta asko samar, ama ta alaba biak joaten ziran plazara, eta nik etxeko lanak egiten nituan, eta sos batzuk ekartzen bazituzten, kontentu danok.
Ala bizi giñan: poliki, arrokeri asko gabe ta umil; traje berri asko egin gabe, baiña al zan moduan.
|