Gure gurasoai


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Ayerbe Bartolo »  Nere mundualdia »  Gure gurasoai

Bartolo Ayerbe

GURE GURASOAI



Gure gurasoai bertsoren batzuek jartzea ere pentsatu nuan beste batean. Bai jarri ere nola edo ala; eta onoko auek dira:

Bertsoak jarritzeko
nengoan lendikan,
Jainkoak lagundutzen
badit zerutikan.
Ikasi genduena
gurasogandikan,
ez dezagula aztu
dana oraindikan.
Aien sinismen ura
bai zala sendua,
Jainkoa serbitzea
lengo agindua;
artarako etorriak
giñala mundua,
lagun urkoa maite
gu geuren modua.


Biderik zuzenean
len orain da gero:
otoitz egiñaz ekin
lanari egunero.
Jainkoak laguntzen du
ori egin ezkero,
bestela gauz onikan
etzazu espero.
Otoitz eiten ez duna
beti dago argal,
orrek ondoren onik
iñontzat ez dakar:
pazientziak aitu ta
bereala zakar,
umorea nekez ta
asarrea azkar.


Aien bizi modua
nik daukat santutzat,
gaurkoa ikusita
nei ala deritzat.
Gorrotorik etzuten
aiek iñorentzat,
ta maitasun geiago
orain baiño beintzat.
Pobriak izan arren
biotzetik alai,
borondate onian
etxian da nunai,
umiltasun osuan
itzegiñaz danai;
auek goguan artu,
arreba ta anai.


Laboria egin biar
urte guzirako,
etxeko pamiliak
ondo asetzeko.
Laia, atxur ta arre
lurrak goza tzeko,
aurrerapenik ez zan
ordun ezertako.
Lur zekenak gozatzen
egin zuten lana,
beren indar utsakin
egin bear dana.
Ala bizitu ziran
gure aita ta ama,
Jaunak emango zien
betiko atsedena.


Lenbizi Jainkoa ta
gero beste lanak,
ez ziraden, ez, gutxi
eginda joanak.
Gero sortu ziraden
launtzeko makiñak,
nekeak arintzeko
gizonak egiñak.
Jainkoaren laguntza
zuten segurua,
artan nekatzen zuten
aik beren burua.
Geroko zoriona
zuten esperua,
orain goza bezate
betiko zerua.












     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org