Gure aurrekoai entzunak


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Ayerbe Bartolo »  Nere mundualdia »  Gure aurrekoai entzunak

Bartolo Ayerbe

GURE AURREKOAI ENTZUNAK



Erri txiki batean gertatu zala esaten zuten. Ez dakit nun.

Baiña apaizai, garai aietan, errian errespeto aundia ziotela. Edozer pabore egiteko, aiek izaten zirala lenbiziko, ta ez zirala gaizkien gobernatuak izaten. Orduko etxekoandreak maite izaten zituztela apaiz jaunak. Eramaten zizkioten, txerria iltzean, erregalo gozoenak, eta arrautza preskoak, edo oillaskoren bat, edo oillo zarren bat, edo beste gauza asko, ta abar ta abar.

Eta ordukoa gertaera au, edo ez dakit txistea dan. Baiña nik entzuna, Goierri'n nintzala.

Erri artan bai omen zan eiztari onen bat, eta egun batean lau eper il omen zituan eiztari orrek, eta pentsatu omen zuten aietako bi erretore jaunari eramatea. Bai eraman ere etxekoandreak.
Pentsatu du igandean bazkaltzen jatea apaiz jaunak. Baiña ez dio esan goizean neskameari nola preparatu. Eta, meza nagusia ematen ari dala, gogoratu zaio ez diola esan eperrak preparatzekorik neskameari. Koru azpian egoten omen zan au, ta Maritxu omen zuan izena; eta onela abisua eman omen zion:

Maritxu, Maritxu korupeko:
armarioan dagoan eper-parea prantatzeko,
olioa bear duala prejitzeko,
erdia prejirun,
beste erdia gisarun,
per ormnia saecula saeculorum
.
Eta neskameak entenditu omen zuan; da, elizatik aterata, an joan otiieii zar1 eperrak pranatzera.

Ori ez dakit ala pasea izango zan. Baiña guk askotan entzuna degula bai.


* * *



Beste gauz bat, au erri txikietan danetan ikusten zana zan, iñor iltzen zanean: etxe-jabeak baziran, igandero, meza nagusirakoan, lau librako ogia eramaten zala; maizterrak baziran, bi librakoa; eta argizai-argia piztuta eduki mezako denbora guztian. Oitura oiek zuzen betetzen ziran garai aietan. Eta beste etxekoandre askok, berriz, opillak.

Etxean ere pozik jango. Baiña ala ziran orduko etxekoandre asko edo geienak. Eta jaietan, zakuka ogia eramaten zuten monagilloak erretore-etxera. Gauz oiek geuk ikusiak gazte-denboran.

Baiña orduan ere ez ziran danak berdin pentsatzen zutenak, eta baziran kritikatzen aritzen ziranak batzuek, eta modu ontan itzegiten zutenak: ildakoak ez zutela jan bearrik; ezta ere argibearrik; eta apaiz jaunak aste guztirako ogia izaten zutela, ta abar.

Baiña asko bildu ezkero, uste det sankristau ta monagilloak zerbait baliatzen zirala.

Orduko sankristauak bai merezi ere zerbait, apaiz jaunai asko laguntzen zioten gizonak izaten ziran-da, jornalik gabe.

Elizara eramaten zan ogi onek, badu bere istoria. Guk onela entzun izan genien gure aurrekoai.

Gurean eta beste inguruko erri koskor aietan, basarri askotakoak beor batzuk izaten zituzten Aralar mendian udaran. Ez zitzaizkaten ezer kostatzen, amalau errik baitzuten partea Aralar’en, eta ez zeukaten ezer pagatu bearrik. Erri aietakoak debalde zeukaten mendiko larrea.
Baiña neguan, elurteak ematean, etxeetara ekarri bear. Mendian ilko ez baziran, jetxi egin bear, eta naiko gaizki ibiltzen ziran batzuek beintzat. Beientzat geiegirik Ez ta aientzat ere bear zerbait. Otea edo txillarra edo sasia janda egon bear izaten zuten.

Bein batean, gizon bat joan omen zan beorrak edo abereak etxera ekartzeko asmoz; ta elurrak eman mendian eta galdu.

Arrastorik gabe gelditu omen ziran etxekoak; eta, egiñalak egin arren, arrastorik atera ez. Ta, etsi zutenean illa izango zala-ta, elizkizunak egin omen zizkaten; eta bere pamilikoak, besteak bezela, jaietan lau librako ogia ta argizaia zintzo eramakn omen zituzten.

Baiña galdutako gizon ori bizirik omen zegoan, leitza-zulora erorita.

Andik urte betera edo geiagora, berriz, beste gizon bat galdu omen zan Aralar mendian, eta baita billatu ere, egun batzuk igaro ondoren, leitza-zuloan miatzen asita.

Egin dute modua ateratzeko karraxi-otsera edo nolabait beintzat, eta lengo urtean galdutako gizona ere an omen zegoan sano eta salbo oraindik. Eta galdetu ziotenean, ala esan omen zioten: arek naiko ogia ta argia izan zuala, an egon zan denboran; etxekoak jaietan eramaten zuten ogia ta argia izango zirala, dudarik gabe.

Orra or ejenplo ederra, iñori on egiteak, batez ere elizan, eta nunai, zer ondoren ekartzen duan. «Egin dezagun on, ez dakigula non».




* * *



Beste erri txiki batean gertatua onoko gertakizun au ere, parrokoa ta sankristauaren artean. Onela gertatu omen zitzaien tellatuarekin.

Itotea maiz jartzen parrokoaren tellatuan, eta sankristaua eraman arazten omen zuan kentzeko. Baita sankristaua pozik joaten omen zan. Arrantxo ederra ematen omen zion neskameak eta arek ura nai. Maiz samar naiago noski, gaiñerakoan ez zuan izango irabazi aundirik garai aietan eta.

Au egiten omen zuan sankristauak, tellaren batek txulo txikiren bat omen zuan eta ura tellatuan len zegoan tokitik beste aldera eraman da an jarri, eta berriz ere itotea jartzen omen zan tellatuan.
Malezi polita sumatu zuan arrantxoa irabazteko.

Ala segitu omen zuten, apaiza konturatu zan arte.

Orduko sankristau aiek egiten zuten lana pranko jornalik asko gabe, nere ustez, garai aietan: kanpai jotzen goizean -amizkilla esaten zitzaion-; gero eguardian amabietakoa; eta gero illunabarrean aimarietakoa. Egunean iru al diz egunero.

Eta iñor iltzean ere berdin. Baiña kanpai-soiñu diferenteak oso. Gizasemea bazan, modu batera; eta emakumezkoa bazan, beste batera. Guk ezagutzen genduan kanpai-otsetik, gizasemea zan edo emakumezkoa zan, etxetik.


* * *



Beste onoko txiste au ere entzun izan diot nik norbaiti ere. Ez dakit zeiñi, baiña bateonbati. Ez da nik sumatua beintzat. Lezo’n gertatua zala esan zidan neri, eta apaiza ta sankristauaren artean sumatua zala.

Oso beartsu bizi omen ziran apaiza ta sankristaua, ta an bai omen zegoan, elizako bodegan, Santo Kristo zarren bat alperrik; eta elizinguruan lurrean zuloa egin da sartuko zutela,
ta artoale batzuk nastu lurrari, ta urrengo egunean, txerriak an ibiltzen zirala ta arto-usaian aiek aterako zutela lur gaiñera.

Ala atera omen zuten. Eta milagroa izan zala ta jendea erruz asi omen zan ara biltzen. Eta apaiza ta sankristaua ondo bizitzeko moduan jarri omen ziran.

Gauza auek ez dira izango egiak, bateonbatek sumatu edo moldatuak baizik. Nik ala pentsatzen det beintzat.


* * *



Beste au neri esan zidana Abaltzisketa’koa zan. Baiña ez zidan esan nun gertatua zanik. Nik pentsatzen dedana auxe da: Orendaiñ’en pasea ote dan, an prailleak aspalditik dira eta orregatik, prailleen eta basarritarren arteko kontua da-ta. Onela kontatu zidan neri, gutxi gora-bera:

Bi mutil soltero bizi omen ziran aitona edade aundiko batekin, irurak basarri zar batean.

Aitona jaiero meza nagusira joaten omen zan, osasunez ondo zegoan denboran. Eta meza nagusi ondoren, bere lagunakin eta prailleakin tertulian egoten omen ziran zimeterian.

Jai batean, palta aitona, ta praillea asi da galdezka:

Gaur ez zaigu etorri Jose Iñazio. Ez ote dago ondo-edo?

Eta esan diote beste lagunak:

Ez. Oi-alde egon bear du trankazoarekin-edo.

Garai aietan, gaur gripe esaten dan bezela, trankazoa esaten zitzaion.

Negu garaian, noski, otz aundiak egiten omen zituan garai aietan basarri zar aietan ere, eta aitona gizarajoa otzaz dardar.

Praillea joan omen zan bisitatzera eta atea kaskas jo omen zuan. Atera zaio seme bat eta prailleak:

Jainkoak arratsalde on.

Bai berorri ere.

Zer moduz zerate, ba?

Eta erantzun omen zion semeak:

Ementxe. Lengoan astoa ekarri Tolosa’tik erosita eta oso gaizki daukagu.

Orra! Suerte txarra orduan ...

Bai, jauna. Oso txarra.

Eta aita?

Ura ere ondo ez.

Ala esan didate meza nagusi ondoan beste lagunak: trankazoarekin dagoala-edo...

Bai. Ura ere an daukagu oiean.

lkusi al liteke-edo? Bai, bai. Goazen. Ikusiko degu.

Joan dira koartora ta prailleak:

Jainkoak arratsalde 0n, Joxe Inaxo. Zer moduz zaude, ba?
Ementxe otzak nago. Izan ere, gure etxe ontan, astoa gaizki daukatela-ta, manta kendu zidaten ari jartzeko ta ni emen otzak nago oso.

Baiña prailleak ekarri dizka beien etxetik bi manta aundiak eta bota dizka aitonari gaiñera; ta aren poza gizarajoak, gauerako berogarri zuenean.

Eta prailleak esan diote:

Biar pratikantearekin etorriko naiz. Zer esaten dion ikusiko degu.

Ala, etorri omen ziran biak urrengo egunean da miatu du aitona. Eta ez zegoala ain gaizki, baiña urte asko zeuzkala ta bere animako lanak egitea obea izango zuala, eta abar.

Bildurtu dira gure mutillak, eta batek ala dio besteari:

Ekarri bearko dizkiagu galletak eta ardo gozoa, ta azukrea ta kafea-ta, iñor etortzen danean emateko. Eta oillo zar bat il ere bai salda egiteko.

Bat joan omen zan dendara ta ekarri omen zituan gauzak, bear ziranak, jendearekin kunplitzeko, eta baita ere oillo zar aundi bat il. Erdia sartu dute eltzean salda egiteko. Baita egin ere salda ederra noski, orduko oilloak salda ederra egiten zuten-eta. Probatu dute eta:

Ona ematen dik, e? - batak besteari.

Bai. Ala ematen dik.

Eta ala dio batek besteari:

Aitari emango al ziot probatzeko?

Nai badek, emaiok. Aber zer esaten duan.

Eman dio aitari eta ala dio aitak:

Au dek gauza, motell! Olakoa maiz samar ekarriko baidakek, artuko nikek pozik.

Eta gero beste anaiak:

Zer esan dik aitak?

Oso ederra dagoala ta berriz ere emateko esan zidak.

Eta anaiak ala esan omen zion:

Ez zaiokela eman, motell, gastuak eginda zeuzkeagu-ta

Baiña anai batek, besteak ez zekiala-edo, eraman egiten salda ta beste gauzak, eta sendatu egin omen zan gure aitona, Joxe Inazio gizarajoa.

Orra or bi anai, biotz ezberdinekoak izan nunbait.


* * *



Ondoko beste gertakizun au ere, Goierri'n giñan garai aietan entzun izan genduan. Nik ez dakit txistea dan edo bateonbatek sumatua dan. Nik oraindik gogoan daukat beintzat.

Abaltzisketa’ko Aiuntamentuan Kontzejuko aulkia motxegia omen zeukaten. Danak biltzen ziranean, ezin kabiturik ibiltzen omen ziran beti. Eta pentsatu dute, bi bei-pare errian diran onenak bi muturretatik erantsi ta luzatuko dutela, plazara aterat a.

Urrengo egunean baita prueba egin ere. Baiña aulkia len bezela gelditu omen zan.

Orduan pentsatu omen zuten berria egin bearko zutela. Aritz on bat erri-basoan botako zutela. Urrengo egunean joango zirala danak aritza aukeratzera.

Joan dira danak, aukeratu dute aritz eder bat eta asi dira bata besteari galdezka:

Ik aizkora ekarri al dek?

Ez. Nik ez.

Besteak:

Nik ez.

Ta danak ez ta iñork ez.

Zer egin bear diagu orain?
Etxera joateko oso urruti ta bati bururatu zaio: etxera joaten ibilli gabe, ura jarriko zala goiko adar batetik zintzilik, eta aren anketatik besteak zintzilik jarri, ta danak batean indarra eginda botako zutela.

Danak jarri dira zintzilik, eta goikoak:

Pronto al zerate? Besteak:

Bai. Pronto gatxik

Eta goikoak:

Orain itxogin piska batean, nik eskuai txistu eman artean.

Eta, goikoak utzi dionean, danak lurrera. Ango zalapartarekin erbiren bat sasi tartetik atera ta an joan omen zan mendian gora, ta batek ala omen zion:

Bateonbat il zaiguk emen. Ara an nun dijoan anima betik gora mendian zear.



Nik ez dakit zer izan liteken: pasea edo txistea. Baiña gure gazte-denboran olako moduko kontuak entzuten ziran.

Urrengo egunean danak aizkorarekin joatekotan gelditu omen ziran. Nik ez dakit andik aurrerako konturik: zer egingo zuten.

* * *



Beste txiste edo gertakizun au, Naparro’ko erri txiki batean gertatua zala entzun nuan nik.

Ango basarriren batean pamili aundiren bat bizi omen ziran. Oso beartsuak eta ume txikiak oso oraindik, eta esnerik gabe gelditu umeentzako ere. Ganadu asko ibiltzen omen zan mendian denbora aietan larrean, eta pentsatu dute, aita-semeen arte bei-esne on bat ostu ta ekartzea etxera, umeentzat esnea izan zezaten. Baita ekarri ere beia, bien artean arrapatuta; eta danak kontentu etxean, esnea zutenean umeentzako.

Baiña ala bearrik, aitona edo aita oso gaixorik jarri zaiote, eta sendagilleak elizakoak egiteko esan diote, bada ezpada ere.

Eta apaizak esan dio, bei ura ekarri zuten tokira eraman egin bearra zutela; bestela, inpernura joango zala betirako.

Apaiza joan zanean, semeak aitari galdetu omen zion zer esan zion beiarengatik.
Eta aitak, beia eramateko ekarri zuten lekura; bestela, betiko inpernura joan bearko zuala, esan ziola apaizak.

Eta semeak ala esan omen zion aitari:

Baiña beia erarnmanda, gure etxean nola bizi bear dute? Esnerik gabe gelditzen dira, ta ez da posible bizitzea. Baiña, aita: inpernuan ere, zortzi bat egun pasa ezkero, oitu egiten omen da, ta andik aurrera ondo egoten omen dira an ere.

Eta aitak ala esan omen zion semeari:

Motell, nola edo ala pasatuko al dizkiat, ba, zortzi egun an ere.

Eta semea konporme bere beiarekin.

Ez dakit aitak zer egin zuan. Ez det entzun izan eta ezin dezaket geiago idatzi gertakizun orretzaz.

Ala bazan, ez bazan, sartu dedilla kalabazan.

* * *



Neri ipui au badakit zeiñek kontatu zidan: Altza’n, Anselmo Zugazti’k.

Argiña zan eta kanposantuan aritzen zan sepulturak egiten. Umore aundiko gizona zan eta basarritarren ingurura arrimatzen zan askotan. Gurekin Martillun'go tabernan izaten zan ta nik an entzun nion txiste au. Baiña geiago ere esaten zizkigun. Nik au bakarra daukat gogoan. Onela kontatu zigun egun batean, kuadrillan geundela, Martillun’en.

Naparro’ko mendi-etxeren batean zala. Pamili aundia omen zuten, eta aitona oso zarra. Ezertarako gauza ez.

Gizarajoak enbarazo egiten nunbait, eta semeari gogoratu zaio, arratsean
mendiko leitza-zulo batera botatzea.

Baiña etxetik urruti samar leitza-zulo ori ta badijoa aita bizkarrean artuta. Baiña nekatu da eta arri aundi baten gaiñean eseri da, atseden artzeko.

Eta aitak ala esan omen zion semeari:

Nik neronek ere ementxe itxogin niken, aita leitza-zulora bota nuanean. Ta iri ere beste oinbeste gertatuko zaik.

Semea pentsatzen egon omen zan piska batean, da berriz bueltan etxera eraman omen zuan aita zarra.

Geroztik ez omen zan ezer gertatu. Pakean bizitu omen ziran. Ala obe.


* * *



Ezkonberriak Goierri’tik Donosti’ra etorrita, otelean edo fondan apaldu bapo ta ango serbitzariak eraman ditu beren lotoki edo koartora. Ta erantzi diranean, esan dio andreak senarrari:

Argi ori itzali zazu.

Baiña aiek ez zekiten argi eletrika zer zan ere, ta nola itzali ere ez.

Jarri da silla gaiñean ta gizarajoa asi da aizeka, itzaliko zalakoan. Baiña ura ezin itzali eta esan dio andreari:
Jarri zaitea zu beste aldetik, aber itzaltzen degun bion artean.

Baiña ezin zuten itzali iñola ere, eta senarrari bururatu zaio zer egin: botak zituan eta bonbilla botaren barrenean sartuko zuala, ta lokarriarekin goian estu-estu lotuko zuala ta illunduko zala gela edo koartoa.

Ala egin omen zuten. Baiña urrengo egunean galdetu omen zioten serbitzariari, eta arek esan omen zioten nola itzaltzen zan. Ez omen ziran asarre gure ezkonberriak.

* * *



Beste gertakizun au Astiasu’n gertatua izan bear du. Neri ala esan zidaten beintzat. Santa Ageda ta Atxunberri aizkoran jokatu ziran garaian pasea omen zan.

Bi gizon oiek askotan jokatuak modu askotara. Batek bein irabazi eta urrengoan besteak, orrela ibiltzen omen ziran, alkarri obeditu ezinik. Biak aizkolari izugarriak omen ziran, ta gizon aundiak benetan. Denbora aietan ziran pamatuenak Euskalerrian, eta jende asko biltzen omen zan aiek ikustera.

Bein batean Tolosa’n jokatzekoak omen ziran, eta Astiasu ta inguruko erri guztietako jendeak joatekoak, apustu pamatu ura ikustera.

Astiasu’ko basarritar batek esan omen zion andreari:

Nik ere joan bear det aizkora-apustua ikustera.

Eta ala erantzun omen zion:

Nola joango zera ba zu, alkandorarik ez daukazu jazteko modukorik-eta? Dirurik ere ba al dezu? Trabesean jokatu naiko dezu ba zuk?

Bai. Arakiñak emango didala
esan dit, txekorra saltzean ordaintzekotan.

Eta alkandora?

Andreari esan omen zion:

Zoaz. Aldeko Joxe Iñaxiok izango du eta eskatu iozu.

Joan omen zan andre gaixoa, aber alkandorarik bai ote duan, eta ala esan omen zion: bai, bazuala; baiña berak ere joan bear zuala ta ez zegoala besterik.

Andre gaixoa alkandorarik gabe etorri etxera, eta ala esan omen zion senarrak andreari:

Kaka egiten diot nik, alkandora bat besterik ez duan gizonari.

Baiña andre gaixoa kupitu egiten eta jarri omen zion trapu txuri puska batekin lepoan eta petxuan, eta orra pakea egin bien artean. Eta gizonari esan omen zion andreak:

Iñork ezer esan edo galdetzen badizu, esan eztarriko miña dezula. Gizona pozik apustua ikustera Tolosa’ra. Eta arakiñak emandako diruak trabesean jokatu eta irabaztea tokatu gaiñera. Ta andreak, irabazitako diruarekin alkandora berria erosi omen zion, eta biak kontentu.

* * *



Beste au, Errezil’ko bi basarritarren artean gertatua izan bear du. Neri ala esan zidaten beintzat, orain dala urte asko. Tolosa’tik Errezill’a bidean gertatua zala.

Bi basarritar tokatu alkarrekin peritik etxera. Bat sesio-jartzaillea omen zan oso; eta bestea oso gizon ona, pakezalea.

Biak badijoaz etxe aldera, kontua esan ta kontua esan. Eta sesio-jartzaille arek sesioa jarri nai; eta bestea, bildurrez utsegingo ote zuan:
Bai, motell, bai! - beti bai erantzunez.

Iritxi dira beren bide-kurutzera, ta ala esan omen zion apartatzerakoan:

Beti bai ta bai? Ez esan bearrekoa pranko bauan or tartean.

Eman omen zion berebiziko masaillekoa gizarajoari, ta:

Gauon pasa. Orra pakezaleen propiña ederra orduan ere. Ala bazan, ez bazan, sartu dedilla kalabazan.


* * *



Beste au ez dakit ipuia dan edo gertatua. Baiña bai ikusia ere.

Goierri’n giñan denboran, egonaldi galantak egiten basarriko etxekoandre pranko. Geronek ere ikusi ditugu, jai-arratsaldean bezperetara joan da etxerakoan, bide-kurutzetari ezin apartaturik berriketan jarri ta maixeaketan batengatik edo bestearengatik, bukatu eziñik.

Eta, ala, entzun nion bein gizon bati onoko txiste au. Txistea izango da noski.

Bi basarritar, emakumezkoak, bidekurutzean izketan zeudela, gau guzia pasa ta eguna zabaltzen asi omen zitzaioten.
Eta batek besteari esan omen zion:

Neska, eguna zabaltzen asi din, eta gaurkoagatik joan egin bearko diñagu etxera, urrengoan denbora geixeagoan egongo gatxin da.

Ez zeukaten damurik denbora askoan egondakorik. Izan ere, orduko etxekoandre askok ez zuten aste guztian ezertxo ere jakiten kontu berririk, eta jaia etortzeko desiatzen egoten ziran gaixo aiek, lagunakin egoteko irrikitzen. Ez zuten ez irratirik ez telebistarik. Pentsatu ere ez orrelako gauzikan. Bakarrik elizako liburuak eta errosarioak. Orrela zan aien bizimodua.


* * *



Beste gertakizun bat badet entzuna, eta ernen jartzera noa. Goierri'ko erri txiki batean gertatua omen da. Ez dakit zein erritan pasa izango dan edo txistea dan. Nik entzuna aspaldi xamar, eta onela gutxi gora-bera.

Erri ortan ba omen zan basarri on bateko seme bat erdi tontoa. Edo oso normala ez omen zan aren burua.

Gurasoak zerbait egin nai mutil orrekin, eta apaiz jaunarekin tratatu dute, eta pentsatu dute konbentu batean sartzea. Sartzeko modua egin dute apaiz jaun orren bidez, kosta ala kosta. Gurasoak ere konforme konbentura eramateko, eta eraman dute beren mutil ori.

An denbora-aldi bat pasa ta gero, etorri da gure mutilla bere etxera. Piska bat espabillatua ikusten zuten apaizak eta gurasoak, eta pentsatu zuten urrengo jaiean kulpitutik itz batzuk esan eraztea, nola espabillatu zan mutil ori erriari adierazteko. Apaiza jarriko zala kulpituan
gordeta, eta apaizak esaten zuana mutillak esatekotan.

Gure mutilla igo da kulpitura, praketako botoiak lotu gabe, eta apaizak esaten dio:

Praketako botoi oiek lotu itzik.

Eta mutillak kulpitutik indar guziz:

Praketako botoi oiek lotu itiik.

Eta apaizak:

Iri esaten dit, iri.

Ala dio mutillak berriz:

Iri esaten dit, iri.

Eta orduan esaten dio apaizak

Jetxi adi, jetxi. Irekin ez ziok karrerarik ateratzerik, eta lengo tokira joan bearko dek berriz ere.

* * *



Nik ezagutu nuan emen, auzoan, gizon bat oso rubioa zana. Eta esaten zioten ez-izena edo izengoitia esanda, askotan errez ulertu ere bai.

Basarritarrak asko ditugu orrelako izengoiti dutenak. Lendik datorren oitura degu orixe gure artean.

Gizon orri Subegorria deitzen zioten, eta oitura izugarria zuan besteren palloak billatzen, eta desaidea edo tildeka askotan tabernan, da nunai ere bai noski.

Egun batez, auzoan ari omen ziran lurra maniatzen. Aldapa samarra izaki terreno ura ere, beste askoren moduan, eta an tokatu gizon rubio ori, eta ezin egon ixilik. Tildea bota bear ari ere.
Aldaparen goienean koska izan oi da. Lurra bera joaten da ta an kosha aundia goienean, eta onela bota omen zion an lanean ari zanari:

-Zeitarako dek goiko koska ori: nekatzean eserita egoteko, ala?

Eta besteak erantzun omen zion:

Ez. Subegorriak gordetzeko jarri diat.

Bestea asarratu egin omen zan gogotik. Baiña esaerak onela esan oi du: «Nai duana esaten duanak, nai ez duana entzuten du».


* * *



Gizon orri berari beste egun batez, sasoi zuan denboran, gertatua. Ulia menditik zakarretan azpigarria ekartzen zebiltzala, gurdi kargatuaren gaiñetik jeixteko salto eginda, anka-ezurra autsi egin zitzaion, eta asko supritu bear, nai ta nai ez, ura andik bear zan tokira eramaten.

Andik denbora-puska bateia, anka ondo jarri ta gero noski, juntatu dira.

Askotan biltzen ziran garai aietan basarritarrak, gaur baiño geiago, illunabarretan, jauean da astelenean. Eta ostegunetan ere askotan, Ernani’ko perian izan da bueltan.

Emen, Martutene’tik Altza aldera, bazan basarri-taberna bat. An biltzen ziran ingurukoak-eta basarrirar-mordoska arrantxo egitera, eta gizon rubio ori ere bai, geienetan tildea boteaz.
An bazuten aien artean bat ondotxo edaten zuana, ta ari ere bota omen zion beie tildea. Iñular batean ikusi du ondotxo edan da etxe aldera joaten; eta urrengo egunean, berriz juntatu ziranean, pentsatua zeukan zer tilde bota ari ere. Iñaxio zuan arek izena eta onela esan onen zion:

Iñaxio: atzo ondo eraman al uken jornada etxeraiño, ala?

Ta besteak ala erantzun omen zion itzetik ortzera:

Bai. Ondo eraman niken. Ik bezela anka puskatu gabe eraman niken, ba.

Eta gure gizon gorria asarratu gogotik. Nai zuana esan zion, baiña nai etzuana aditu bear.


* * *



Orain garizuma-garaian gauden ezkero, onoko gertakizun au jarriko det urrena: ijitoaren konpesioa.

Ijitoa joan omen da konpesatzera. Ta, konpesatzen ari dala, prailleak galdetu omen zion ezer ostu al zuan.

Da ijitoak:

Ez nuan ostu, ezin nualako. Baiña desioa banuan arkume bat ostutzeko. Ate-zulotik eskua sartu ta arrapatu nuan. Baiña arkumea etzan pasatzen ate-zulotik, eta an utzi bear izan nuan arkumea bertan.

Orduan esan zion prailleak:

Ba, ostuta bezelaxe egin
zenduan pekatu intzioarekin edo desioarekin.

Nik nola ordaindu bear del pekatu ori?

Eta prailleak esan omen zion:

Neri emaidazu duro bat, nik meza bat aterako det eta barkatuko zaizu pekatu ori.

Orduan ijitoak duroa eskaiñi zion emakumeak konpesatzen diran tokitik, baiña ez pasatzen andik duroa. Prailleak eltzen omen zion barrendik, baiña ezin artu. Eta ijitoak orduan esain omen zion:

Ni ere desioarekin gelditu nintzan; eta berorri ere ala gelditu bearko du. Biok kito gelditzen gera, ta agur.


* * *



Beste ijito bat, Garizuman au ere, joan omen zan. Mixiolariak mixioetako denboran lan asko izaten zuten garai aietan, orain baiño geiago beintzat, eta lo artu omen zion mixiolariak; eta ijitoak patrikatik lau ontzako ostu omen zizkan prailleari.

Esnatu zanean, galdetu omen zion prailleak:

Zertan giñan, aizu?

Eta ijitoak:

Lapurretako kontuan, jauna.

Ezer ostu al dezu?

Bai. Lau ontzako.

Ba, jabeari ordaindu bear dizkiozu.

Eta ijitoak:

Tori, jauna.

Ez, neri, ez. Jabeari.
Ez dizkit artu nai, ordea.

Eta orduan prailleak:

Erdi bana egingo degu. Neri ekatzu bi, ta zuretzat beste bi. Nik mezak aterako ditut eta kito.

Baiña gero, meza emateko kanbiatzea joan zanean, konturatu zan lau ontzakotatik bi palta zituala.

Komunioa emateko denboran, ezagutu prailleak ijitoa, eta esan omen zion:

Aizu: bi ontzako aiek nereak dira.

Eta ijitoak erantzun omen zion:

Konpesioko gautak ixilik.

Nik ez dakit ala pasea zan edo txistea dan; baiña bai guk ala entzuten genduala, gazteak giñan denboran.

Onoko beste au gogoratzen zait orain, eta emen jarriko det. Ez dakit zeiñek jarria izango zan.


Nere konpesioak
dirade bakarrak,
ez nekatzeagatik
abadetxo jaunak.
Maizago ein lezake
gogua daukanak,
urtean bein eiten ditut
animako lanak.


* * *



Ijitoak astoa ostu dute menditik, eta eraman Tolosa’ko perira saltzeko asmotan. Eta basarrirarra ere an.

Ezagutu du bere astoa an dagoala perian. Arrimatu zaio ijitoari, ta basarritarrak:

Auxen asto polita! Mantsoa al da?

Bai. Oso mantsoa.

Eta badaki karga ibiltzen?

Bai, gizona.

Eta gizona gaiñean ibiltzen ere bai?

Bai.

Orduan basarritarrak:

Utziko nazu or buelta bat ematen?
Bai, gizona. Eman buelta bat.

Basarritarrak:

Bereala etorriko naiz, probatu ta bueltan.

Eta basarritarra etxera bere astoarekin. Ederki egiña. Ijitoak bi anai omen ziran, ta bat tabernara joana garai artan, zerbait artzera. Eta etorri zanean, astoa palta ta ala dio anaiari: Astoa saldu dek, e? Zer: prezio onean, ala?

Bai. Erositako prezioan saldu dit.

Bazekian basarritarra ez zala geiago etorriko astoarekin aiengana. Ijitoa ustez azkarra, baiña basarritarra ere ez tontoa izan.

Len, denbora batean, ijito geiago ikusten zan, inguru auetan beintzat, eskean; ta lapurretan ere bai, orain baiño geiago. Gure Txirrita zarrak jarri zizkaten aieri bertsoak, merezi zuten moduan.


* * *



Ijitoen artean pasea izan bear zuan orain jarriko dedan kontu au ere. Nik ala entzun izan nioten gure aurrekoai beintzat.

Naparro’ko mendi-borda batean babestuak omen zeuden ijito-pamili bat. Eta, an zeudela, negu-aldi ikaragarria sortu omen zan urte artan. Orain artean ezagutu dan aundiena noski.

Iñora ezin joan jaten-billa.
Elurte ikaragarria omen zan, eta luzea gaiñera, eta jatekoak aitu.

Gose ikaragarri artan, amona zarra omen zuten oso, eta ura il da jatea erabaki omen zuten, pamiliak danak goseak ilko ez baziran.

Kontu au aspaldikoa izango da noski. Orain dala ia berreun urtekoa, Txirritak bertsoan jartzen duanez. Nik onela entzun izan det.


Milla zortzireunian
izan zan kortia,
emen ezautu zana
negua fuertia.
Berrogei egunian
jela ta elurtia,
ijituak amona
jan zuten urtia.


* * *



Ni basarri ontara etorri nintzanean, emengo zarrai entzun izan nioten, inguru ontako basarritarrak, Otxoki basarria taberna nola zan, an biltzen zirala. Jokoan aritzen zirala batzuk, ta besteak begira.

Nik ezagutu nituan batzuk, Plazentzi’koak, bi anai: bat Patxiku eta bestea Anton. Patxiku, etxeko maiorazkoa, etxean ezkonduta zegoana; ta bestea, Anton, mutilzarra.

Or bazan bastante basarri garai artan. Emen jarriko ditut batzuen izenak: Baratzategi, Tuniz, Sagastieder, Etxeberri, Arjel-aundi ta Arjel-txiki, Arrues, Buztintxulo, Basotxiki, Sagategi, Lizardi, eta abar ta abar.

Ez ditut danak gogoan orain. Baiña baziran beste oinbeste guzira. Orain etxez bete dira, len basarriak ziran tokiak.

Garai aietan or basarri asko zan, Egia aldetik asi ta Altza aldera. Geienak Altza partekoak ziran. Gutxienez emeretzi, ogei edo geiago bota zituzten, ta Altza gelditu zan oso basarri gutxirekin.

0rduan puntuan aritzen omen ziran geiena kartajokoan. Orain musean edo tutean aritzen dira geien noski. Garai aietan, berriz, musean gutxik jakingo zuten, nere ustez.

Nik entzun izan dedanez, puntuan ari omen ziran lau lagun, eta beste bi lagun trabesean, baten alde eta besteen kontra.

Ala ari zirala, batzuk beti galtzen da besteak irabazten. Galdutakoak beti ernegatzen.
Antton Plazentzi ori ere an tokatu begira, ta zirikatzaille izugarri egokia omen zan, erdi bertsolari oietakoa, eta galtzen ari zanak esan omen zion Anttoni:

Motell, esan litekek i eroa agola alde batera.

Eta Anttonek ala erantzun omen zion:

I, berriz, bi aldetara.

Erantzun polita Anttonek emana galtzen ari zanari.

Otxoki’n biltzen ziran kuadrilla ortan, bai omen zan ezin esana zuana. Mutilzarra omen zan. Nik ez dakit zein izango zan. Nik ez nuan ezagutu, baiña izugarria omen zuan bolaretan.

Alako bolara txar batean, gertatu omen zan ezin erabakirik, kontuak esaten ari zala, gizarajoa. Eta Antton Plazentzi an tokatu kuadrillan, ta ola esan omen zion:

Gaur ezin badek esan, biar esanda igual dik.

Eta besteak:

Nik masailleko bat ematen badit ta ura naikoa ez badek, biar emango dit bestea.

Gauza auek ez dira nik entzunak, baizik Otxoki taberna zala gertatuak eta nik aurreko zarrai entzunak.

* * *





Beste au, gertakizuna edo txistea, nik ez dakit zer izango dan. Nik aspaldi entzuna da nere lengusu bati. Loiola’n bizitzen zan nere lengusu ori. Jose Martiarena zan, eta gure etxera askotan etortzen zan.

Igeltsero ibiltzen zan eta lan asko egin zuan etxe zar ontan, bazan zer egiña pranko-ta.

Gaiñera, bertsozale izugarria zan ura ere, ta biok aritzen giñan, denbora genduanean eta umorean jartzen giñanean, sagardo-puska bat edan ondoren, jaietan askotan.

Onoko gertakizun au ere arek kontatu zidan neri, ta onela da gutxi gora-bera. Baiña gertakizun au oso antziñakoa izan bear du. Jesukristo jaio baiño askoz lenagokoa, esaten zuan arek.

Euskalduna ibilkaria dala eta bi euskaldun atera omen ziran erriak ikustera. Lenbizi, Bartzelona‘ ko errira. Artean ez omen zuan izenik Bartzelona’k.

Bi euskaldun oiek iritxi omen ziran gaberako, ler egiñak. Zerbait jan da lotarako tokia billatu omen zuten, eta lotara. Batek besteari onela esan omen zion:

Bueno! Biar esnatzen geranean, lenbizi esaten degun izketa izango da erri onen izena.

Oso nekatuak, lo batean pasa gaba; ta, bat esnatu danean, onela esan omen zion besteari:

Bart ze lo ona egin dedana!

Eta besteak erantzun omen zion:

Bueno! Erri onen izena
Bartzelona izango da emendik aurrera.

Gero, andik Sebilla’ra joan omen ziran gure rnutil euskaldun oiek. Oiñez, jakiña, ez zan izango nun ibillirik gaur bezelala. Ez dakit zenbat denbora bearko zuten batetik bestera joaten.

Eta an berdin pentsatu omen zuten, lotarako tokia billatu zutenean:

Bueno! Gaba pasa ta urrengo goizean lenbizi egiten degun izketa izango da erriaren izena.

Ta, jeiki ta jazten ari zala, bati zerbait erori egin omen zitzaion, eta aren billa omen zebillen, eta besteak esan omen zion:

Ze billa abil or?

Ba, emendik aurrera, erri onen izena Sebilla izan dedilla.

Gero, Bitori’ra joan omen ziran, ta an ere berdin pentsatu omen zuten:

Biar goizean, lenbizi egiten degun izketa, erri onen izena.

Ala, urrengo goizean, asi omen zan zigarroa egiten bietan zarrena, eta gazteenak kiñu egin omen zion zigarroa emateko. Eta zarrenak esan omen zion:

Gazte aiz i oraindik, zigarroa erretzeko.

Eta orduan esan omen zion gazteak:

Bueno! Erri onen izena Gazteaiz izango da.

Geiago ere esaten zituan arek. Baiña nik ez dakit besterik, eta orrenbestez bukatzen det sail au.












     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org