 |
|
 |
 |
|
Bartolo Ayerbe
Orain gogoratu zait, nik irakurritako gauz jakingarri batzuk idaztea ez dala gaizki etorriko, irakurri ta piska bat aztertzeko gogoa ta denbora artzen duten irakurleren batzuentzat.
Au bururatuta, denbora ere badaukat eta denbora oni zerbait probetxu ateratzen ote dioten pentsatuta, idatziko ditut batzuk bederenik.
Lerro auek ez dira nik sumatuak, gizon estudiatuak eta asko jakiñak idatzi ta utziak baizik, danon onerako izatearren.
Ni Arantzazu'ko kalendariotik idazten asi naiz, guretzako ere atsegin izango zaigulako ustetan, irakurri ta zerbait konturatu gaitezen.
|
Auek ez dira txisteak, egi mardulak baizik, ziur esanak, ikastea komeni zaizkigunak danori. Jarri ditzadan batzuk.
Au esan zuan Sokrates filosofo grezitarrak: Aberastasunik seguruena, ezer gutxirekin konformatzea da.
Beste au esan zuan Nikolas Boileau poeta prantzesak: Pertsona onak loreak zabaltzen ditu, eta arantzak gorde.
Au esan zuan Edermnd Burke idazle irlandarrak: Beti eta nonai, gure pazientziarekin geiago egingo degu, gure indarkeriarekin baiño.
Beste au esan zuan Herodoto istorilari jentil gieziarrak: Gure eginkizunak zalapartaka egitea da frakaso guztien iturburua.
|
* * *
Au, berriz, idatzi zuan Alexander Pope poeta inglesak: utsegitea gizonena da; barkatzea, jainkozkoa.
Gu, gizasemeok, Jainkoaren irudira egiñak, Jainkoaren antzera bizitzen ikasi bear degu. Barkatzea sendatzea da, geuren onerako ta besteren onerako.
Gaitz egitean, irtenbide asko sortzen zaizkigu barrenean: beste oinbeste egin berari. Ta miñik eman digun aren itxura artu.
Ori ez. Kendu burutik gorroto-azi ori ta barkatu, eta azkeneko onek ematen du lasaipena ta onura.
Eta onela jarraitzei du:
|
Bein batean, ama batek bere semea iltzen ikusi zuan, politika-lanean besteren aurka jokatu zualako. Garaitzailleak fusillatu egin zuten. Bere amak ez zuan momentu batean ere barkatu. Barrenean gorroto bizia sortu zitzaion; eta, bere semearen ordez, beste norbait ilko zala agintzen zion bere buruari. Gorroto onekin bizi izan zan amar urtetan. Azkenean, berekiko tratua aurrera eraman naiean, osasuna galdu zuan, eta zertarako gauza ez zala gelditu. Gaixo-aldian, Kristok egin zuana gogoratu ta asmoz aldatu egin zan: barkatzea zala bengantzarik onena, ta ala egin zuan. Eta bere eziñak eta gaixo-aldiak erabat pasa ziran eta sendatua gelditu zan.
|
* * *
|
Arantzazu’ko egutegitik idazten det au ere: maitasuna zer dan. Maitasuna da Jainkoaren biotzetik datorren arnasa. Orregatik da egille. Maitasuna dabillen tokian,
|
Jainkoa bera dabil. Orregatik da aundia. Bizitza maitasuna da. Eguzkiak berak ere lurra maite du. Orregatik bizi da lurra. Maitasunik ez dagoan tokian, ez dago ezer.
|
* * *
Telebistari buruz ere onela idatzia dago Arantzazu’ko egutegian. Gaurko egunetan, telebistak eta bestek dakarten arriskorik aundiena, auxe izango da seguruenik: famili-giroa jaten dutela sukaldean. Ori kalte izugarria dala, batez ere aurrentzat eta gazteentzat.
Eta onela idazten du ori dana Aita Esnaola’k: Famili txikia edo aundia izan,
|
gurasoen lanik inportanteena auxe dala: aurrenganako ardura bizia. Gaztetxoak geien bear dutena zer da: Dirua? Kontsejuak? Ez; gurasoak berak baizik. Gurasoen itzala, bista, gertutasuna, maitasuna; auxe da gaztetxoak geien bear dutena. Gurasoen lanik inportanteena, beraz, seme-alabakin bizitzea da. Famili-giro jator batean bizitzea gainera.
|
* * *
|
Orain idaztera noan auek Aita Frantziskotarrak idatzitakoak dira. Ni nola naizen irugarrendarra, Atotxa’ko praileak bialtzen dizkidate etxera, iru illabetetik-edo, orri batzuk.
|
Andik idazten ditut. Baiña erderaz jarriak daude, eta bertsotan gainera. Oso ondo iruditzen zait emen jartzea. Onela esaten digu bertso batek munduko bizitza kalbario bat dala:
|
La vida es un viacrucis,
en él Jesús va el prirnero,
y cuantos siguen tras él
con él llegarán al cielo.
|
|
Beste bertso onek esan nai duna, nere ustez, munduko bizitza au
|
oso laburra degula betikoarekin konparatuta, eta onela jartzen du:
|
Si el Señor te dio la vida
para servirle y salvarte,
prisa a hacerlo debes darte
pues morirás en seguida.
|
|
Eta onela jarraitzen du beste bertsoan: ez engañatzeko geiegi.
|
Mundu ontan ondo bizi dana, kanposanturako bidean dijoala beti:
|
No te engañe la salud,
que aunque de ella gozando,
quizás te estés preparando
para pronto el ataud.
|
* * *
|
Donostia'n an dago kanposantuko sarreran, ate gaiñean jarria, egi mardula ta utsegingo ez duana len, orain eta gero:
|
«Gaur guregatik esaten dutena esango dute gero zuengatik ere: il ziran».
Orra or bein ere utsegingo ez duten itzak, mundua mundu dan arte.
|
* * *
Onela dator idatzia egutegian itxaropenari buruz: gaur begiratu ta ez degu bearbada itxaropenbide aundirik aurkituko. Gorrotoa eta gogorkeria obeto dabilitza baztarretan. Baiña itxaropena galdu ezkero, gizon bat, ala erri bat, ezin leiteke urrutira joan. Itxaropenak ez ote du geroa argitzen, naiz-ta aski illuna izan prankotan?
Eta kristau geranok, gure gogo-biotzetan bizi arazi eta azkartu egin bear degu itxaropenaren lorea, eta gero itxaropen
|
ori bera zabaldu gure inguruan, sukaldetik asita. Orretara, egunen batean itxaropen-lore orrek ekarriko du bere frutua ere.
Eta jarraitzen du beste orri batean, esanaz gizonaren bizibidea mundu ontan, laburra ezezik, utsa dala askotan. Eguneroko kurpillak alde batetik bestera garamatza, eta azkenean zer?
Onoko bertso auekin bukatuko det itxaropenaren gaia:
|
Izan urte on Jaungoikoagan,
eutsi on egiteari,
eta lurrean biziko zera
leialtasunez kantari.
Jaunagan utzi, al badiozu,
atsegiñez biotzari,
eskatu-ala artuko dezu
opa dizunaren sari.
|
Utzi Jaunagan zure asmoak,
izaeta ta ondorena,
Bera baidezu bizi-bidean
gidari egokiena.
Zure auzi ta eskubidetan
Bera epaile zuzena,
bere betean sar zaitez eta
sendotu itxaropena.
|
* * *
Orain jartzera noan au neroni gertatua da, orain dala dozena bat urte inguru gutxi gora-bera.
Bi gizon tratuan ari ziran bei batekin. Begira zuten beren tratua egiteko asmoa. Bei aundia zan bei ori, eta batek, saltzailleak jakiña, oinbeste erralde bazala; ta erostunak ezetz.
Neri dei egin zidan saltzailleak, joateko mesedez. Ala, joan nintzan borondate osoarekin, eta saltzailleak esan zidan zer iruditzen zitzaidan: ainbeste erralde bazala bei ura edo ez zala. Ta nere iritziz bazala esan nion bei-jabeari.
Erostunari ez zitzaion ondo iruditu nik ura esatea, eta gaizki artu zidan. Nunbait pentsatu zuan saltzaillearen alde nintzala, eta onoko kontestazio auxe eman zidan kolpetik:
Makarroso zikiña! I ere orren alde al aiz?
Neri pena eman zidan itz aiek entzun bearrak, nere berri ondo zekian arek eta. Ni arrituta gelditu nintzan itz aiek esatearekin, baiña ez nion itzik ere bueltatu berari eta ez nion batere gorrotorik artu, eta bizitu giñan urte batzutan bastante urruti alkarrengandik. Baina nik uste det damutu zitzaiola berari ere neri itz aiek esana.
Andik denbora-puska batera, or etorri zan nere
|
lagun ori gure etxera, bein ere baiño argiago ta kariñosoago bere pamiliarekin jai-arratsalde batean, eta oso egonaldi ederra egin genduan, alkarrekin merienda-lege bat egiñez gure sukalde zarrean.
Nik uste det arek gogoan zeukala neri esandako arrazoi txar ura, ta damutua zegoala neri ura esana, eta obe gaiñera. Azkenean, oso ondo partitu giñan alkarrekin, esku emanaz.
Ez giñan geiago juntatu alkarrekin. Andik denbora-puska batera il zan gizarajoa. Nik deseatzen diodana auxe da biotzez: zeruan ikusi dezagula alkar betikotasun osoan. Ala bedi.
Au da, nere ustez, ejenplo bat bezela, erakuspide on bat: alkarri barkatzen ikasi bear degula rnundu ontan; ez sentitu ta gorrotatzen.
Ni orain aren ondorengoakin artueman gozotan nabil oso. Edozein gauzetan laguntzeko prest dauzkat noiznai, beartu ezkero. Ori da gauzik ederrena neretzat, eta orixe deseo diotet beste guziai ere.
Nik uskeri arengatik gaizki artu baino, etzan orain olako gozotasunik aren pamiliarekin eta gure artean izango. Eta au da nere iritzi pittiña: barkatzeak geroko argitasuna dakarrela, ta lasaitasuna; eta gorrotatzeak, berriz, geroko illuntasuna edo kezka. Nik ala derizkiot beintzat.
|
* * *
Neri Jainkoak laguntza asko egin dit, edo-ta lortu ditut nik Ama Birjiñaren bitartez eta beste santu askoren bitartez, nere ustez beintzat. Eskatutako gauzik geienak lortu ditudala esango nuke.
Nik lortu ditudan gauzik bearrezkoenak, auetxek dirala esango nuke, beste askoren artean: sinismenean sendo iraun nere bizitza guztian, geroago ta sendoago; maitasuna etxean eta kanpoan danakin; erakuspide onak eman danai; artu-emanetan zuzen jokatu, geroko kezkik izan ez dezadan.
Zartzarora iritxi ta osasunez ere oraindik bastante ondo arkitzen naiz: ibilbide ona daukat, bista ona, entzun ere oso ondo egiten det; eta laguntzaren paltik ez
|
daukat, ez etxean ta ez kanpoan. Itz batean esateko, ezeren paltik ez daukatela esango nuke, Jainkoari eskerrak.
Ni pakezale izan naiz beti, len eta otain. Egunero errezatzen det, baiña ezin degu lortu ain bearrezko degun pake-giro ori, ez euskal errietan eta ez mundu zabalean ere, tamalez.
Len ere idatzi det eta ez naiz aspertzen: gure sinismena oztu zaigun aldi ontan, pake-bideetan ere narrastu egin ote geran esango nuke nik, eta maitasuna ere urritu, nere iritzi apalean.
Naikoa izango det ontatik eta beste lerro batzuk idatziko ditut urrengo saioan.
|
|
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |