Gero eta kontrario geiago


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Ayerbe Bartolo »  Zaarrak berrituz »  Gero eta kontrario geiago

Bartolo Ayerbe. ZaarrakBerrituz

Gero eta kontrario geiago



NERE iritziz, eta uste det danok ari gerala ikusten, gure lurretan eta baratzetan len baiño pizti edo zomorro txar geiago degu. Garai batean etziran kontrario asko sortu zaizkio baserritarrari, batez ere baratzetan.

Adibidez, oietako bat patata-zomorroa da, len beiñere ikusten etzana gure lurretan. Esaten dute Alemania-tik etorria dala onera. Nik ez dakit nundik etorria dan, baiña bada ugari oraintxe! Zomorro ori emen azaldu zala badira urte batzuk; gerra ondoren laister. Orain, ala ere, badaude botika onak kontra egiteko edo zomorro ori galtzeko, eta eskerrak orri. Bestela or geldituko giñake patatik batere gabe.

Beste gauza geiagorekin ere bai, baiña bainarekin esate baterako, len, erein eta ainbestez, biltzera joan arte ez genion kasorik egiten. Ez genduan pentsatzen ezer pasa bear zitzaionik. Gaur berriz, lorea ateratzen asten dan bezin pronto, ez badiogu zerbait egiten, atera aala jaten diote txoriak. Eskerrak orren kontrako ere badaudela plastikozko zintak etabar. Txoriak izutzeko.

Letxu aziarekin ere, beste orrenbeste gertatzen da: ereindakoan ez badiogu plastikoa, ari zuria edo zerbait izugarri jartzen, ez dago letxu landarerik arrapatzerik.

Porru eta tipula landarearekin zer esanik ez. Len beiñere izaten etziran gauzak edo gaitzak jotzen ditu orain. Landarea azitzen ari danean, mimikoan arra sortzen zaio, eta botika bota bear landarerik izango badegu.
Danen kontrako erremedioak sortu dituzte, eta eskerrak orri. Baiña urtean zear diru asko bear da botiketan. Nik uste botika sallzalleak obeto ari dirala baserritarrak baiño.

* * *



Denbora batean, apaiz jaunak konjurua esaten zitzaion errezua egiten zuten trumoi eta tximista gogor astean eta ekaitz zakarra zetorrenean. Baita ere baserriren batean ganadua gaitz txarren batek jotzen zuanean.

Errezu edo konjuruari buruz entzun izan det, ez dakit egia ala txistea dan, baiña...

Baserriko etxekoandre batek esan omen zion erriko apaizari:

Gure baratzako azak eta koliflorak arrez beteta daude, eta joango baziña konjurua egitera... Ea akaatu edo alde egiten duten ar zikiñ oiek...

Bai, joango naiz, biar edo etzi...

Esan bezela, joan da, egin du konjurua apaiz jaunak, baiña arrak, baratzan, lengo moduan ikusten etxekoandreak. Eta berriz joan apaizarengana eta zer gertatzen zan esan zionean:

Bai, baliteke, lengoan arren kontrako konjurua egin nuan bakarrik, eta emeak ere izango dira an, noski-ta, joango naiz berriz, eta danen kontrako konjurua egingo det.














     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org