|
Joxe Ayerbe
Auxe izan zan azkena idatzi zuana aitak. Andik egun gutxira il zan. Oso idea ona eta
une egokian sortu zitzaigula ez dago esan bearrik.
Idazten gustora ari zala igartzen zitzaion gaiñera; itzegiten genduan bakoitzean: “Oraintxe aurreratzen ari nauk ire lana, ondo baldin banaiz, urrengo astean ortxe-ortxe bukatuko diat.
Luze samarra dek, baiña, ez dek oso txukun ere egongo ta, iruditzen zaikena jarri eta etzaikena
kendu, eorrek ikusi... ".
Ordurako bazekien berak ere, ondo asko, luzarorako etzegoala.
|
Bai, aita, oso ondo dago. Orixe nai nuan. Gaiñera, nola egiña dagoan ez da ain garrantzitsua, nork egiña dan, baizik. Zuk egin dezu eta orrek du, aita, neretzat, benetako balioa. ESKERRIK ASKO.
Bakar-bakarrik auxe esango nizuke; geiegi goraipatu nauzu. Ez det alako gauza berezirik egin. Aita maite duan seme bat bezela portatu besterik ez.
Pena bat daukat, ordea, eta ez txikia: ni zure liburuekin bezela, nere au argitaratzean, zu, nere ondoan ez izatea besarkada bat emateko.
|
|
Larogeitamar urte bete zituan egunerako egin nion irudia.
Eman nionean antzeko zerbait bota zuan:
Jaungoikoari esker bizitu
naiz orrenbeste urtian,
eta ori etzan izango, noski,
iñorentzako kaltian.
Baiña mundu au utzi bearra
daukat egunen batian,
irudia or geldituko da
ni emendikan jutian
|
|